2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Udalkideen ordainsariak
Ukarko Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
“1. Ez erabakitzea edo ezartzea inolako ordainsaririk karguan aritzeagatik.
2. Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatzea, osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik 220 euro ezarrita; zenbateko horiek ordainduko dira, aurrekontuaren kontu-saila amaitu arte.
3. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu den eta behar bezala justifikatzen den gastuagatik jaso beharreko kalte-ordainak Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen direnak izanen dira.
4. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da.”
Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.
Ukarren, 2015eko uztailaren 7an.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.
Iragarkiaren kodea: L1510340