144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Tokiko Gobernu Batzarraren izendapena

Azkoiengo Udaleko alkateak, 2015eko ekainaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 20.1 b) artikuluan xedatuari jarraikiz, apirilaren 21eko 11/99 Legeak hari emandako idazketaren arabera, Gobernu Batzarra beharrezko organoa da 5.000 biztanletik gorako populazio eskubideduna duten udal guztietan.

Halaber, apirilaren 2ko 7/85 Legearen 23.1 artikuluak ezartzen duenez, Gobernu Batzarra osatuko dute alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen Osoko Bilkurari. Ildo berekoa da Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduren 52.2 artikulua, honako hau gehitzen baitu: kopurua zenbatzean, ez dira hamarrenekoak kontuan izanen zinegotzien kopuru osoa zati hiru eragiketa egin eta gero.

Ikusirik xedapen horiek eta 7/85 Legearen 21.3 eta 23.2 artikuluetan nahiz AFEren 43, 44, 45, 52 eta 53. artikuluetan xedatua.

ERABAKI DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:

José Luis Osés Fernández

Carlos Javier Calvo Pascual

M.ª José Vidorreta Alfaro

Carlos de Miguel Altimasveres

Bigarrena.–Kide anitzeko organoa denez gero, Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea eskudantzia hauek, apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan aurreikusitakoei jarraituz:

1.–Kudeaketa ekonomikoaren garapena, onetsitako aurrekontuarekin bat, eta gastuak xedatzea, alkatearen eskumenen mugen barnean.

2.–Lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea; eta lansari osagarriak banatzea, baldin eta finkoak eta aldizkakoak ez badira.

3.–Planeamendu orokorra garatzeko bitartekoen onespenak, betiere Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako bitartekoen onespena ere.

4.–Kontratazio organoa izateagatik dituen eskumenak, hala nola, obra kontratuetarako, hornidurarako, zerbitzuetarako, zerbitzu publikoen kudeaketarako, administrazio kontratu berezietarako, eta kontratu pribatuetarako, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta 6 milioi euro baino gehiagokoak direnean ere, horien artean urte anitzetakoak ere sartzen baitira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

5.–Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

6.–Ondasun eta eskubideak erostea eta besterentzea eta haien ondasunen gaineko kontzesioak esleitzea, betiere Nafarroako toki araubidearen gaineko araudian alkatearen eskumenekoak badira.

Hirugarrena.–Eskumen horiek edozein unetan atzera botatzea jasan dezakete, bai nik neronek bai legez nire ordez ari denak, baina arintasuna behar duten espedienteak badira, eta salbuespen gisa.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatuei banan-banan jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoaren ondorioz.

Azkoienen, 2015eko ekainaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1509337