144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta bilkura-sariak

Leringo Udalak, 2015eko uztailaren 13an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, aho batez,

ERABAKI DA:

1. Alkatearen kargurako, dedikazio partzialagatik, urtean 11.280 euroko ordainsaria onestea, 14 soldatatan jasoko dena.

2. Gainerako udalkideendako zenbateko hauek finkatzea, bilkura-sari gisa:

a) 50 euro, osoko bilkura arrunt bakoitzera egiazki joateagatik.

b) 35 euro, osoko bilkura berezi bakoitzera egiazki joateagatik.

c) 30 euro, lanerako talde edo batzordeen bilkura bakoitzera egiazki joateagatik.

d) 30 euro, beren Udalbatzaren kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera egiazki joateagatik eta Udalaren ordezkari gisa parte hartzen duten mankomunitateen bilkura bakoitzera joateagatik, erakunde horiek ordaintzen ez badituzte.

e) 55 euro, kontratazio mahaiaren bilkura bakoitzera egiazki joateagatik.

3. Nafarroako Gobernuak funtzionarioendako urtero finkatzen dituen prezioan ordainduko dira kargua dela-eta udal mugapetik kanpora norberaren ibilgailuarekin egin beharreko joan-etorriak, behar bezala baimenduak eta agiri bidez egiaztatuak badira.

4. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 7/85 Legearen 75.5 artikuluan xedatua bete dadin.

Lerinen, 2015eko uztailaren 14an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1510325