2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Alkateordeen izendapena
Esteribarko Udaleko alkate udalburu Mikel Gastesi Zabaletaren 2015eko uztailaren 2ko 169/2015 Ebazpenaren bidez, Udalbatzako alkateordeak izendatu dira. Hona hemen:
–Ander Magallón Lusarreta, lehen alkateordea.
–José Miguel García Alonso, bigarren alkateordea.
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluaren arabera, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Esteribarren, 2015eko uztailaren 14an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1510331