2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
2015eko aurrekontuko 10. aldaketa. Behin betiko onespena
2015eko ekainaren 4ko osoko bilkuran onetsi zen, hasiera batean, aurrekontuan 10. aldaketa egiteko erabakia, eta 2015eko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
LABURPENA | ZENBATEKOA |
IV. kapitulua | 6.000 |
IV. kapitulua | -6.000 |
Lizarran, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1510333