1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1409/2015 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, ekainaren 23ko 1325/2015 Ebazpenean ezarritako diru-laguntzei buruzko deialdian aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko batzordeko kideak izendatzen dituena. Ebazpen horren bidez, Gazteen Bermeko Enplegurako lantegi-eskolak egiteko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren 2015. urterako.
Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuko zuzendariaren txostena ikusita, baita Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20. artikulua ere.
Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren 13. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 23ko 1325/2015 Ebazpenean ezarritako 2015. urterako diru-laguntzei buruzko deialdian aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko batzordeko kideak izendatzea. Ebazpen horren bidez, Gazteen Bermeko Enplegurako lantegi-eskolak egiteko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren. Honako kide hauek osatuko dute batzordea:
Batzordeburua:
–Inmaculada Rández López andrea, Enplegua Sustatzeko Ataleko burua.
Batzordekidea:
–Josefina Zudaire Martínez andrea, Enplegurako eta Sustapenerako Programa Mistoen Bulegoko burua.
Idazkaria:
–M.ª Ujué Urtasun Gárate andrea, Enplegurako eta Sustapenerako Programa Mistoen Bulegoko administraria.
Iruñean, 2015eko uztailaren 15ean.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko jarduneko zuzendari kudeatzailea, Imelda Lorena Echavarren.
Iragarkiaren kodea: F1510451