144. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Galarko Helphone Servicios Informáticos SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Galarko Helphone Servicios Informáticos SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100092012011) aztertu da, Erregistro honetan 2015eko maiatzaren 5ean sartu zena eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2015eko apirilaren 17an izenpetu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 8an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

HELPHONE SERVICIOS INFORMATICOS SL ENPRESAKO LANGILEENTZAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

1. artikulua. Langile eremua, eremu funtzionala eta lurralde eremua.

Hitzarmen kolektibo honek egoitza Cordovillan (Nafarroa) duen Helphone SL enpresaren eta enpresa horretan besteren konturako langile gisa zerbitzu ordainduak egiten dituzten pertsona guztien arteko lan baldintzak arautuko ditu. Hitzarmenaren langile eremutik eta eremu funtzionaletik kanpo gelditzen diren Goi Zuzendaritzako eta Kontseiluko kargudunak.

2. artikulua. Iraunaldia, salaketa eta hitzarmen berri baterako negoziazioa.

Hitzarmen kolektibo honen indarraldia 2 urtekoa izanen da, 2015eko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte. Hitzarmena amaitzen denean, bere araudiaren esparruan luzatutzat emanen da hori hitzarmen berria sinatu arte.

LEko 85.3 artikuluarekin bat, ekainaren 10eko 7/2011 Errege Lege Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, hitzarmen hau salatzeko epea indarraldia bukatu aurreko hiru hilabetekoa izanen da. Salaketa negoziazio alderdietako edozeinek egiten ahalko du (enpresak edo langileen ordezkariek), beste alderdiari idatziz eta modu fede-emailean jakinaraziz. Bi kasuetan, enpresaren Cordovillako (Nafarroa) egoitzan.

Alderdietako edozeinek hitzarmena salaturik, data horretatik hilabeteko epean, alderdiek hitzarmen kolektibo berri baten negoziazioa hasiko dute. Negoziazio aldiak gehienez ere urtebetea iraunen du, eta adostasunik ez bada, egungo hitzarmenak indarrean jarraituko du.

Hitzarmen berria negoziatzeko ezarritako epean desadostasunak sortzen badira alderdien artean, gatazkak konpontzeko lanbide arteko akordioetan ageri diren bitartekotza eta arbitraje prozeduren mende jarri beharko dira Nafarroako Lan Auzitegian.

3. artikulua. Berme pertsonala.

Orokorrean hartuta, edozein inguruabar edo arrazoirengatik hitzarmenean ezarritakoa gainditzen duten egoera pertsonalak errespetatu eginen dira.

4. artikulua. Absortzioa.

Hitzarmen honetan ezarritako hobekuntzek irentsi eginen dituzte enpresek emandako borondatezko plus eta eskersariak, hitzarmen honetan finkatutako lansarien eta gainerako ordainsarien mailara iristeko adina. Betiere, langileek lehendik duten hobekuntza handiagoa izanez gero, diferentziak errespetatuko dira.

5. artikulua. Lanaren antolaketa.

Lanaren antolaketa, hitzarmen honetan ezarritakoari jarraikiz, enpresaburuari dagokio eta hark eginen du, antolaketa ekonomiko eta teknikorako, zuzendaritzarako eta lanaren kontrolerako dituen ahalmenen legezko erabileraren bitartez, eta egin behar diren lanetarako aginduak emanez.

Zuzendaritzako ahalmenak eskuordetuz gero, berariaz eginen da, eskuordetza jasotzen dutenek zein aginduak jasoko dituztenek behar bezala ezagutzeko moduan.

Lanaren antolaketan modu egonkorrean eragiten duten agindu orokorrak ukitutako guztiei eta langileen legezko ordezkariei idatziz jakinaraziko zaizkie.

6. artikulua. Ordainsariak.

Hitzarmen honen 1. eranskineko soldaten tauletan ageri dira lanbide kategoria bakoitzeko ordainsariak 2015-2016. urterako.

Enpresak ezin izanen du langileen artean bereizketarik egin inguruabar hauek direla-eta: sexua, jatorria, egoera zibila, arraza, gizarte-maila, erlijioa edo joera politikoa, sindikatuekiko eta haien akordioekiko atxikimendua edo atxikimendu eza, enpresako beste langile batzuekiko ahaidetasuna eta hizkuntza, Espainiako lurraldearen barnean. Beraz, enpresak soldata bera ordaindu beharko die balio bereko lanak egiten dituzten langile guztiei.

Enpresak langile interesdunei gauzazko ordainketa jasotzeko aukera eskainiko die, haurtzaindegi-txeke gisa, indarreko araudiaren arabera.

http://www.cheque-dejeuner.es/productos/que-es/educainfantil-2

7. artikulua. Soldataren berrikuspena.

Helphone Servicios Informáticos SA enpresaren hitzarmen kolektiborako 2015-2016 urteetarako lansarien taulak 2014. urtean indarra dutenetatik abiatuta prestatuko dira, eta zenbatekoak urtero igoko dira 1. eranskinean zehaztutako formularen arabera.

8. artikulua. Eskersariak.

Enpresaren zerbitzuan ari diren langileek aparteko bi eskersari jasoko dituzte. Sei hilean behin sorraraziko dira eta uztailean eta Eguberrietan ordainduko. Bi eskersariek zenbateko bera izanen dute: hileko soldata osoa bakoitzean.

Eskersari bakoitza hainbanatzen ahalko da aurreko seihileko naturalean egindako zerbitzu denboraren arabera. Lanaldi partzialean, orduka edo lanaldi erdian ari diren langileei eskersarien zati bat ordainduko zaie, beren egiazko lanaldiari dagokiona.

9. artikulua. Lanaldia.

Asteko lanaldia kalkulatzeko, urteko lanorduen eta urte naturalak dituen lan asteen arteko zatiketa eginen da.

Hitzarmenaren indarraldi osoan urteko lanorduak 1.776 izanen dira. Lanaldia benetan egindako lanorduez osatuta egonen da, eta horren %5 bitarte modu irregularrean (Langileen Estatutuaren 34. artikuluaren arabera) banatzen ahalko da, baina horrek ez du ekarriko lan baldintzetan inolako funtsezko aldaketarik egitea.

10. artikulua. Lanaldiaren malgutasuna.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek, jendeari zuzenean kasu egiteko edo enpresaren egoitzak ireki eta ixteko ardurarik ez badute, lanaldiaren hasiera edo bukaera beren ezaugarri pertsonaletara moldatzen ahalko dute. Horretarako, egunero, 30 minutuko aldea izanen dute beren lanpostuan sartu edo ateratzeko ordua aldatzeko, baina horrek ez du ekarriko lanaldia luzatzea edo murriztea, lanaldia egunero erregularizatu beharko dute eta.

Artikulu honen erregulazioan bi lanaldi mota daude: lanaldi trinkoa eta lanaldi zatitua:

–Lanaldi trinkoa: gutxienez 6 orduz lan egiten denean, etenik gabe.

–Lanaldi zatitua: bi alditan banatzen den lanaldia da, eguerdiko otordua egiteko denborak bereizten baititu.

Lanaldi trinkoa duten langileek 15 minutuko atsedenaldi bat izanen dute. Atsedenaldi hori benetako lan denboratzat hartuko da.

Enpresak hitza ematen du lanaldi zatitua duen langile bakar bat ere lantokira joan ez dadin bi ordu baino gutxiagoz horren txandako lan tarte batean.

11. artikulua. Lan egutegia.

Lan egutegia Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 34-6 artikuluan xedatutakoari jarraituz prestatuko da, urtero. Urteko jaiegunak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, horrenbestez, jakiten diren egunetik hiru hilabeteko epean, enpresak bere lan egutegia jarriko du jendaurrean, martxoaren 31n beranduenez.

12. artikulua. Aparteko orduak.

Egiten diren aparteko orduak ordaindu edo atsedenaldi denboraz konpentsatuko dira, 2. eranskinaren arabera. Langileari dagokio aukeratzea nola nahi duen konpentsazioa: eskudirutan ala atsedenaldi denboraz. Langileak atsedenaldi denbora nahi izanez gero, horren nagusi hurrenaren onespena beharko du atseden hartzea aukeratzen dituen egunetarako.

13. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00ak bitarte egiten diren lanorduak gaueko lanaren osagarriaz ordainduko dira. Horren zenbatekoa %25ekoa izanen da, soldaten taulen araberako oinarrizko soldataren gainean.

Gauaz lau ordu baino gehiago egiten badira lanean, osagarria osorik ordainduko da; gaueko lan denbora laburragoa izanez gero, ordainsaria gauaz egindako lanordu kopuruaren araberakoa izanen da.

Ez da gaueko lanaren osagarririk ordainduko berez gauekotzat jotzen diren lanetarako egiten diren kontratazioetan edo berariaz gauaz aritzeko egiten direnetan.

14. artikulua. Asteburuetako edo jaiegunetako lanaren plusa.

Herrialdetik kanpora joan behar duten langileei soilik aplikatuko zaie, eta lanegun gisa konpentsatuko dira asteburuak eta jaiegunak, nahiz eta lanik ez egin.

15. artikulua. Oporrak.

Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiek 25 laneguneko opor ordainduak izateko eskubidea izanen dute urtero, urte eta probintzia bakoitzeko jaiegun ofizialen arabera, urteko 1.776 orduko lanaldia errespetatuta.

Arau orokor gisa, errespetatu eginen dira enpresaren oporren ondoriozko itxialdiak, baita guztiendako egunak eta akordioen ondoriozko beste edozein ere, eta ez da inolaz ere gaindituko hitzarmen honen 9. artikuluan ezarritako urteko gehieneko lanaldia. Langileak, enpresan hirugarren urtea betetakoan, opor egun bat gehiago izanen du, seigarren urtea betetakoan bi gehiago, eta bederatzigarren urtea betetakoan hiru gehiago, taula honetan adierazten den bezala:

ANTZINATASUNA

DAGOKIO

3 urte

egun 1

6 urte

2 egun

9 urte

3 egun

Enpresa oporretarako ixten den kasuetan izan ezik, oporraldia hasi baino lehenagotik aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileek eskubidea izanen dute ezin baliatu izan dituzten opor egunak geroago hartzeko. Horretarako, enpresak eta langileak ados jarrita erabakiko dute noiz hartu opor egun horiek, eta ados jarri ezean indarreko araudiak adierazitakoari jarraitu beharko zaio.

Enpresaren egutegian ezarritako oporraldian langile bati aldi baterako ezintasuna ematen badiote haurdunaldiaren, erditzearen edo esnea ematearen zioz, edo amatasunagatik ado aitatasunagatik kontratua eteten bazaio, oporrak aldi baterako ezintasuna edo etenaldia amaitutakoan gozatzeko eskubidea edukiko du, nahiz eta egutegiko urtea amaitu. (38. artikulua. Langileen Estatutua).

16. artikulua. Dietak eta kilometrajea.

Bere eginkizunen ondorioz langileak ohiko lantokitik beste leku batera joan eta bazkaria, afaria edo gaua bere etxetik kanpo egin behar izanez gero, dieta hauek jasoko ditu, kontzeptu horiei dagokien zenbatekoa justifikatu eta gero.

Lantokiz aldatzearen ondorioz, ohiko bizilekutik lantoki berrira dagoen kilometro kopurua handitzen denean, dagozkion kilometro ordainak jasoko dira, betiere kilometro kopurua 20 kilometrokoa edo gehiagokoa baldin bada.

Lanean aritzeko joan-etorriak egin behar direnean, joan-etorri horiek norberaren autoan eginez gero, enpresak 0,31 euro ordainduko du egindako kilometro bakoitza.

Aparkalekua: oro har, lanaren ondoriozko joan-etorrietan beren ibilgailua erabili behar duten langileei aparkalekuaren gastuak ordaintzeko sistema mantentzen da. Ordainagiriak aurkeztu ondoren eginen da ordainketa.

17. artikulua. Eritasunak eta laneko istripuak.

Aldi baterako ezintasuna (arrazoia bat ala beste izan), eritasun arrunta, lanetik kanpoko istripua eta horrelakoak gertatzen direnean (amatasun baja izan ezik), enpresak Gizarte Segurantzako prestazioa osatuko du lehen egunean, bigarrenean %50a, hirugarren eta laugarrenean %80a eta bosgarrenetik hasita %100a.

Laneko istripu baten, in itinere istripuaren edo lanbideko eritasun baten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren ondoriozko baja kasuan, osagarria %100ean sorraraziko da gertaera eragilearen egunetik hasita.

Haurdunaldiko arriskua dela-eta langileak baja hartuz gero, enpresak soldata garbiaren %100 arte osatu beharko du lehen egunetik.

18. artikulua. Lizentzia ordainduak eta errekuperaezinak.

A) Ezkontza: 15 lanegun, oporrekin batu daitezkeenak.

B) Ezkontidearen edo lehen graduko aurreko edo ondorengo ahaideen heriotza: 4 lanegun.

C) Anai-arreben heriotza: 2 lanegun; koinatu-koinaten heriotza, 2 lanegun.

D) Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideen eritasun larriagatik, ospitalizazioagatik edo etxeko atsedenaldia behar duen ospitalizazio gabeko ebakuntzagatik: 2 lanegun, gertaera eragilea sortu eta hurrengoen barnean.

Semea edo alaba behar baino lehen jaio delako edo jaio ondoren beste edozein arrazoirengatik ospitaleraturik egon behar badu, aitak edo amak eskubidea izanen du lantokitik ordubete ateratzeko. Orobat, lanaldia gehienez 2 ordu murrizten ahalko dute, eta soldata ere proportzioan murriztuko zaie. (Langileen Estatutuaren 37.4 bis artikulua).

E) Seme-alaba baten jaiotza eta adopzioa: 3 lanegun.

F) Anai-arreben, koinatu-koinaten eta lehen graduko ahaideen ezkontza: egun natural bat.

G) Publikoa den eginbehar saihestezina betetzea: behar-beharrezkoa den denbora.

H) Erditu aurreko azterketak eta erditzeko prestakuntza teknikak egiteko behar den denbora.

I) Kirurgia anbulatorioko ebakuntza egin behar zaien lehen graduko ahaideei laguntzeko behar den denbora. Zuzenean lagundu izana frogatu behar da.

J) Espezialisten kontsultetara eta ziurtagirien bila joateko behar den denbora. Aurretik baimena eskatu behar da, eta lizentzia erabili ondoren frogagiria aurkeztu, kontsulta partikularrak direnean izan ezik.

K) Familiakoei medikuarengana laguntzeko baimena: urtean 16 ordu honako hauei laguntzeko: seme-alabei, gurasoei edo ezkontideari, bai mediku publikoengana bai pribatuengana joateko. Onespena emateko, koordinatzailearen oniritzia beharko da. Halaber, langileak enpresan daraman denboraren proportzioan izanen da lizentzia hori.

L) Norberaren aferetarako egun berreskuraezin bat.

M) Gainerako lizentziak, Estatutuaren arabera.

Artikulu honetan aipatutako egunak gertaera eragilea sortzen denetik hasita hartu behar dira.

Egin beharreko bidaia 200 kilometrotik gorakoa denean, 2 egun gehiago izanen ditu langileak.

Izatezko bikoteek, urtebetetik gora elkarrekin bizi izana frogatuz gero, ezkontideek bezalako lizentziak jasoko dituzte elkarri eta ahaideei laguntzeko. Lizentzia hau hartzen ahalko da aitona-amonei, gurasoei, seme-alabei edo bilobei dagokienez, baita bikotekidearen ahaide horiei dagokionez ere.

19. artikulua. Eszedentzia.

Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoaren neurriak zorrotz beteko dira. Langileak eskubidea du eszedentzia izateko honako kasu hauetan:

A) Legezko zaintzagatiko eszedentzia: Seme-alaba bakoitza zaintzeko eszedentzia: hiru urtez gehienez. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik aurrera kontatuko dira. Lehenbiziko 18 hilabetetan bere lanpostu bera gordetzeko eskubidea izanen du. Epea bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide-talde berekoa edo kategoria baliokidekoa izanen da. (L.E.aren 46.3 art.).

B) Odol bidezko edo ezkontza bidezko bigarren mailara arteko ahaide bat zaintzeko eszedentzia, adinaren edo istripu, eritasun edo desgaitasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez delako eta lan ordaindurik ez duelako. Aipatutako eszedentziaren iraupena ez da bi urtetik gorakoa izanen. Lehenbiziko 18 hilabetetan bere lanpostu bera gordetzeko eskubidea izanen du. Epea bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide-talde berekoa edo kategoria baliokidekoa izanen da. (L.E.aren 46.3 art.).

C) Borondatezko eszedentzia: Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek eskubidea dute borondatezko eszedentzia izateko, bi hilabeterako gutxienez eta bost urterako gehienez. Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian pasatzen duen denbora antzinatasunerako kontatuko zaio, eta bitartean eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko, enpresaburuak deituta, batez ere lanera itzuli behar duenean. Lehenbiziko 18 hilabetetan bere lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du. Epe hori bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide talde berekoa edo kategoria baliokidekoa izanen da. Eskubide horretaz berriro balia daiteke langile bera, aurreko eszedentzia bukatu eta lau urte igaro eta gero.

20. artikulua. Haurrari bularra ematea.

9 hilabetetik beherako seme edo alabari bularra emateko dagokien baimena pilatzeko eskubidea erabili nahi duten langile emakumezkoek nahi gizonezkoek 15 laneguneko baimena hartzen ahalko dute eguneroko lanaldia murriztu ordez. Baimen hori gurasoetako batek bakarrik erabiltzen ahalko du, biak lanean ari diren kasuetan (Langileen Estatutuaren 37.4 art).

21. artikulua. Kontratuak.

Obra edo zerbitzu kontratuak honela arautuko dira:

Arau orokor gisa, hitzarmen hau argitaratzen denetik aurrera egiten diren horrelako kontratu berriek gehienez ere hiru urte iraunen dute, eta gehiago irauten badute mugagabe bihurtuko dira.

Obra kontratuak mugagabekotzat joko dira hiru urtetik beherako iraupena izan arren, baldin eta modalitate bereko beste batzuekin (hasiera batean hitzartutako obrei edo zerbitzuei jarraipena emateko ezarritakoekin) kateatuta badaude eta kateatutako kontratuek, denak batuta, hiru urteko iraupena edo handiagoa badute. 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako kontratuak mugagabe bilakatuko dira hiru urteren buruan.

22. artikulua. Esparrua.

Enpresak konpromisoa hartu du, langileek lantokian atseden gela bat izan dezaten konponbidea bilatzeko.

23. artikulua. Istripu-asegurua.

Enpresak istripuetarako aseguru bat hitzartu beharko du langileentzat. Horren kopia bat emanen zaie langileen legezko ordezkariei. Arrisku hauen estaldura aseguratuko da:

LANEKO ISTRIPUEN ETA LANETIK
KANPOKOEN ESTALDURA (24 ORDU)

BERMEAK

KAPITALAK

Lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko heriotza

30.600,00 euro

Laneko istripuaren ondoriozko heriotza

30.600,00 euro

Laneko istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor partziala

30.600,00 euro

Lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor partziala

30.600,00 euro

Lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko erabateko ezintasun iraunkorra

30.600,00 euro

Laneko istripuaren ondoriozko erabateko ezintasun iraunkorra

30.600,00 euro

Lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor osoa

30.600,00 euro

Laneko istripuaren ondoriozko ezintasun iraunkor osoa

30.600,00 euro

24. artikulua. Prestasuna.

Oro har, Helphoneko langileen artean, laneko ohiko ordutegitik kanpora larrialdeei erantzuteko prestasuna izatera behartuta daudenek ez dute osagarri gehigarririk jasoko zerbitzurako prestasun horrengatik. Kasu horietan, ordutegitik kanpora larrialdiei erantzuteko prestasuna lanpostuan hasi aurretik negoziatuta egonen da, edo eginkizunak aldatu aurretik eta, beraz, prestasuna lanpostuari lotutzat joko da.

25. artikulua. Lan-osasuna.

Hitzarmena sinatu duten aldeen iritziz, ez da zilegi langileen osasuna eta segurtasuna kaltetzea lan baldintza txarrak izateagatik.

Arlo honetako ekintzen bidez lanaren kalitatea eta lan giroa hobetu behar dira, osasun arazoei aurrea hartu behar zaie eta prebentzio neurriak sustatu behar dira arriskuak ezabatzeko. Enpresak behar bezala zainduko du langileen osasuna, lanak dituen arriskuen arabera. Langileek urtero osasun azterketa eginen dute. Jarduketa horietan guztietan langileek parte hartuko dute arlo honetan eskudunak diren organoen bidez.

Lanpostua enpresako bulegoetatik kanpo duten lekuz aldarazitako langileek gutxienez sei hilabetetik behin izanen dute bilera enpresako ordezkari batekin.

Lan osasunaren arloko kapitulu honetan aurreikusi ez den orotan goragoko mailako erakundeek sinatzen dituzten akordioei jarraituko zaie, hitzarmen honen sinatzaileak erakunde horien partaide badira, betiere. Enpresak ebaluazioaren kopia bat emanen die enpresa batzordeko kideei.

26. artikulua. Laneko jazarpena eta genero indarkeria.

Sexu jazarpenak eta sexuan oinarritutako jazarpenak bereizkeriatzat joko dira beti. Era berean, emakumearen haurdunaldia edo amatasuna dela-eta haren kalterako hartzen diren erabaki guztiak sexuan oinarritutako zuzeneko bereizkeriatzat hartuko dira.

Pertsona baten duintasuna gutxiesteko egiten diren sexu jokaera guztiak, hitzezkoak edo fisikoak, sexu jazarpentzat hartuko dira, batez ere giro beldur eragilea, degradatzailea edo iraingarria sortzen baldin badute.

Pertsona baten sexua dela-eta haren duintasuna gutxiesteko eta giro beldur eragilea, degradatzailea eta iraingarria sortzeko asmoz egiten diren jokabide guztiak sexuan oinarritutako jazarpentzat hartuko dira.

Genero indarkeriaren biktima izan diren langile emakumezkoei, epaileak hura babesteko agindua eman baldin badu, edo Ministerio Fiskalaren txosten baten bidez adierazi bada demandaren jartzailea genero indarkeriaren biktima izan dela ondorioztatzeko zantzuak daudela, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integrala emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan arautzen diren lan baldintzen gaineko eskubideak bermatu eta hobetuko zaizkie.

27. artikulua. Telelana.

Enpresak eskubide osoa izanen du bere langileekin ituntzeko lanaldi osoa edo zati bat telelanaren bidez egitea. Horri dagokionez, 90/270/EEE Zuzentarauan ezarritako baldintzak errespetatu beharko dira.

Telelanean ari diren langileek behar diren neurri guztiak hartuko dituzte erabiltzen ari diren datu eta aplikazio informatikoei kalterik ez eragiteko eta, horrenbestez, datu guztiak egoera on-onean gorde eta kontserbatzeko konpromisoa hartzen dute. Konpromisoa hartuko dute, orobat, kontratatuaz beste inor ez sartzeko enpresaren datu-baseetan, aplikazioetan, sistemetan eta kanpoko nahiz barreneko komunikazio sareetan. Erabiltzen dituen datuak ahalik eta zorrotzen gordeko ditu. Lan harremana izan bitartean ahalbait isilpean eduki beharreko eta diskrezio eta konfidentzialtasun handienarekin erabili beharreko agiriak eta informazioa bereziki gordean edukiko ditu.

28. artikulua. Kanpo gelditzeko klausula.

Enpresak, elkarren segidako bi ekitalditan galera ekonomikoak izaten baditu, edo hitzarmen honetan ezarritako soldata araubidea eta/edo soldata igoerak aplikatzearen ondorioz bere egoerak edo etorkizun ekonomikoak kalteak izaten baditu, langileen ordezkariekin edo batzordeko kideekin batera adostu dezake hitzarmen honetako soldata araubidea ez aplikatzea edo horretatik kanpo gelditzea, betiere soldata araubideari dagokionez bakarrik, Langileen Estatutuan ezarritako moduan eta jarraian itundutakoarekin bat.

Enpresak ezin izanen du ez-aplikatzearen prozedura planteatu Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan ezarritako gaiei dagokienez, salbu soldaten zenbatekoari dagokionez.

Horretarako, kontsulta aldi bat irekiko da hamabost egunerako gehienez, eta epe hori akordioarekin edo akordiorik gabe bukatu ahalko da. Enpresak sindikatuen ordezkaritzak eskatutako dokumentazio guztia emanen du.

Kontsultaldia akordioa lortuta bukatzen bada, soilik jurisdikzio eskudunean aurkara daiteke, iruzurragatik, doloagatik, hertsapenagatik edo eskubideaz abusatzeagatik.

Akordio horren berri eman beharko zaio hitzarmenaren batzorde paritarioari.

Ez aplikatzeko akordioak zehatz azaldu beharko du akordio hori aplikatu ondoren langileek jasoko dituzten ordainsariak; eta berreskurapenerako pixkanakako programa bat ezarriko da, eta zein kasutan izanen litzatekeen bidezko, hitzarmenean berean ezarritako soldata baldintzak berreskuratu arte. Ez aplikatzeko akordio horrek ez du inolaz ere hitzarmen honen indarralditik gorako iraupena izanen, eta ordainsarietan ez du bereizkeriarik eginen genero arrazoiengatik.

Kontsultaldia alderdien akordiorik gabe bukatzen bada, Nafarroako Lan Auzitegiaren bitartekotza tramitearen menpe jarriko dira alderdiak. Kontsultaldian adostasunik ez bada eta alderdiek arbitraje lotesle baten esku jar ditzakete beren desadostasunak, Nafarroako Lan Auzitegian, eta kontsultaldian dagoen akordioaren ondorio berberak izanen ditu arbitraje-epaiak.

29. artikulua. Ordezko arauak.

Hitzarmen kolektibo honetan aurreikusi ez diren gai guztietan, orok jakiteko eta behar diren ondorioak izateko argitaratu diren arlo honetako arau edo xedapen indardun orokorrak beteko dira.

30. artikulua. Batzorde paritarioa.

Hitzarmenaren batzorde paritarioa eratu da, eta enpresaren bi ordezkarik eta langileen beste bik osatuko dute (hitzarmena sinatzen duten sindikatuek hitzarmenaren deliberazio batzordean duten ordezkaritzaren arabera).

Batzorde paritario honen eskumena izanen da legez ezarriak dituen gaietan esku izatea eta, bereziki, honako hauetan:

1) Hitzarmen kolektibo hau aplikatu eta interpretatzearen arloko gaiak ezagutu eta ebazteko baldintzak.

2) Hitzarmena, bere indarraldian, egokitu edo aldatzeko eginkizunak garatzea. Kasu horretan, batzorde paritarioan sartu beharko dute negoziaziorako legitimatuta dauden subjektu guztiek, nahiz eta hitzarmena ez sinatu, eta hitzarmenaren negoziaziorako legez eskatzen diren legitimazio irizpide berberak eskatzen ahalko dira.

3) Hitzarmen kolektibo honetan bildutako soldata araubidea ez aplikatzearen edo lan baldintzen arloan sortzen ahal diren desadostasunak ezagutu eta ebazteko baldintzak, 28. artikuluan ageri den Kanpo gelditzeko klausularekin bat.

Erabakiak botoen gehiengoarekin hartuko dira ordezkaritza bakoitzean.

Batzorde paritarioa bere egoitzan bilduko da, hau da, enpresak Cordovillan (Nafarroa) duen egoitzan, alderdietako edozeinek bilkurarako dei egin eta 48 orduko epean gehienez. Deialdiarekin batera eguneko gai zerrenda edo batzorde paritarioak ebatzi beharreko puntuak jasoko dira.

Batzorde paritarioaren bilkurarako dei egin eta gehienez ere astebeteko epean hartu beharko dira erabakiak, eta, hala, epe horretan desadostasunak sortzen badira edo alderdien arteko akordiorik lortzen ez bada, gatazkak konpontzeko lanbide arteko akordioetan ageri diren bitartekotza eta arbitraje prozeduren mende jartzen ahalko dira Nafarroako Lan Auzitegian.

31. artikulua. Lanbide sailkapena eta mugigarritasun funtzionala.

Hitzarmen honek aipatzen dituen langileak jarraian ageri diren talde eta mailen arabera sailkatuko dira, eta beren eginkizunak kontuan hartuz (III. eranskina).

Enpresako mugigarritasun funtzionalak izanen dituen muga bakarrak lan egiteko behar diren titulazio akademikoetan edo lanbide titulazioetan eskatutakoak eta lanbide taldeari dagozkionak izanen dira.

Esleitutako lanbide taldeari ez dagozkion lanak egiteko mugigarritasun funtzionala zilegi izanen da, soil-soilik, horretarako bidezko arrazoi teknikoak edo antolamenduzkoak daudela frogatzen denean, eta ezinbesteko denborarako betiere. Esleitutako eginkizunak baino beheragokoak diren batzuk aginduz gero, produkzioaren ezinbesteko edo ezusteko beharrengatik justifikatu beharko da, eta horren berri eman beharko zaie langileen legezko ordezkariei.

Mugigarritasun funtzionala gauzatuko da langilearen duintasuna urritu gabe eta beraren lanbide prestakuntza eta sustapena galarazi gabe; benetan betetzen dituen eginkizunei dagozkien ordainsariak izanen ditu, bere kategoria baino beheragoko eginkizunak agintzen zaizkionean izan ezik, halakoetan bere kategoriako ordainsaria jasoko baitu. Mugigarritasun funtzionalaren ondorioz bere lanbide taldekoak baino goragokoak diren eginkizunak betetzen baditu urtebetean sei hilabete baino gehiagoz edo bi urtean zortzi hilabete baino gehiagoz, langileak igoera erreklamatzen ahalko du, kasuan kasuko soldata diferentziak erreklamatzeko aukera alde batera utzi gabe.

Edonola ere, artikulu honetan aipatutako egoeren edo arrazoien ondoriozko mugigarritasun funtzionalaren edozein kasutan, enpresak langileen ordezkariei horren berri eman beharko die aldez aurretik.

32. artikulua. Igoerak eta sustapenak.

Enpresak konpromisoa hartzen du 2., 3. eta 4. mailetan sortzen diren lanpostu hutsen berri emateko langile guztiei; horrela, baldintzak betetzen dituztela uste duten langileak lanpostu horietarako hautagai gisa aurkezten ahalko dira.

Hautapenaren prozesu publikoaren aurretik eginen den merezimendu lehiaketa baten bidez baloratuko ditu hautagaiak enpresak; hala, barneko langileen bidez betetzen ez diren lanpostuak soilik jarriko dira eskaintza publikoan.

Merezimendu lehiaketa horretan baloratuko da ea langileak nola egokitzen zaizkion eskatutako profilari, kontuan harturik ezagutzak, prestakuntza-titulazioak, egitekoak diren lanetan izandako esperientzia eta enpresan izandako ibilbidea.

Era berean, enpresak, antolamendurako dituen ahalmenak betez, zerbitzuen eta bezeroen beharrak eta inguruabarrak ere kontuan izanen ditu.

Hautapen prozesuan presazko arrazoiak daudenean, lanpostua bai barneko prozeduraz bai publikoki argitaratuko da aldi berean, baina hori ez da oztopo izanen barneko hautagaiak atal honetan ezarritako moduan baloratzeko.

Salbuespenez, isilpekotasuna eskatzen duten inguruabarrak izaten direnean eta horregatik justifikatuta dagoenean, enpresak eskubidea izanen du lanpostu hutsei buruzko informazioa ez emateko.

Igoerak eta sustapenak ezartzeko irizpideak berberak izanen dira sexu bateko eta besteko langileentzat, eta bereizkeriarik ez egitearen printzipioa errespetatuko da.

Atal honetan ageri diren gaietan desadostasunen bat izanez gero, lanbide sailkapenaren batzordeak aztertu eta ebatziko du. Batzorde hori osatuko dute batzordeburuak, enpresak izendatuak, eta lau batzordekidek, horietatik bi enpresak izendatuak; beste biak hitzarmenaren batzorde paritarioko langileen ordezkariak izanen dira.

Lehiaketa eta gaitasun azterketa egitea bidezkoa denean, enpresak, gutxi gorabehera bi hilabete lehenago, jendaurrera aterako du igoerako lanpostua edo lanpostuak.

Merezimendu lehiaketarako eta gaitasun azterketerako epaimahaia honela osatuta egonen da: mahaiburua, enpresak izendatua, eta lau mahaikide, horietatik bi enpresak izendatuak; beste biak hitzarmenaren batzorde paritarioko langileen ordezkariak izanen dira.

33. artikulua. Lan auzitegia.

Edozein erreklamazio edo auzi aurkeztu baino lehen, ezinbesteko betebeharra da aurretik Nafarroako Lan Auzitegira jotzea, adiskidetzea edo bitartekotza lortzen saiatzeko. Halaber, sektoreko langile eta enpresaburuei gomendatzen zaie arbitrajea onar dezatela. Horretarako, auzitegi horretan dagoen arbitraje kolegioa erabiliko dute.

34. artikulua. Prestakuntza.

Enpresa batzordeak parte-hartze aktiboa izanen du enpresako prestakuntza plana egiteko lanetan.

Enpresak konpromisoa hartzen du HelPhone enpresako langileek prestakuntza ikastaroak ematea sustatzeko, ezagutza aurreratuak dituzten arloei buruzkoak. Ikastaro horien prestaketaren truke eskersaria jasoko du langileak, langilearen eta enpresaren artean zehaztuko baita.

Salbuespenez prestakuntza ematen duten pertsonek, lanpostua abandonatu behar dutenean, soldataren osagarri bat jasoko dute nominan, haien soldataren eta arloko gainbegiraleenaren arteko diferentziaren baliokidea izanen baita.

35. artikulua. Ordu osagarriak.

Lanaldi partzialeko kontratua duten langileek zilegi izanen dute, nahi badute, ordu osagarriak egitea, Langileen Estatutuaren 12.5. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Itundutako ordu osagarrien kopurua ezin izanen da kontratuan ezarritako orduen %40tik gorakoa izan.

Langileak gutxienez 2 laneguneko aurreabisua izanik jakin beharko du zein egunetan eta zein ordutan egin behar dituen ordu osagarri itunduak. Behar urgente eta arrazoituko egoera dagoenean, salbuespenez, enpresak 2 egun natural lehenago abisatzen ahalko dio langileari. Aldez aurretik salbuespen horien berri eman beharko zaio enpresa batzordeari.

Ordu osagarrien gaineko ituna ondoriorik gabe gelditzen ahalko da honako arrazoi hauengatik: ituna sinatu eta hiru hilabete pasa ondoren hamar eguneko aurreabisuaren bidez langileak horri uko egiteagatik, Langileen Estatutuaren 12.5.e) artikuluan aipatutako inguruabarren bat dagoenean; eta langileak horrela nahi duelako, inolako arrazoirik alegatu gabe.

Ordu osagarriak egiteko arauetako edozein bete ezean, langileak ordu osagarriak egiteari uko egitea ez da zehatzen ahal den lan portaera gisa hartuko, nahiz eta ordu horiek aurretik itunduak izan.

Hiru hilean behin enpresak batzordeari emanen dio egindako ordu osagarrien gaineko txosten zehatza, langile bakoitzak zenbat ordu egin dituen, noiz, eta abar adieraziz. Batzordeak enpresari eskatzen ahalko dio egokia iruditzen zaion horri buruzko informazioa.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

1.–Hitzarmen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita enpresek bi hilabeteko epea izanen dute beren soldatak hitzarmeneko taulei egokitzeko eta, hala badagokio, diferentziak ordaintzeko.

2.–Bi aldeek konpromisoa hartzen dute hitzarmen hau sinatzen denetik bi hilabeteko epean prestakuntza batzorde bat osatzeko. Batzorde horretan enpresak eta langileen ordezkariek kide kopuru bera izanen dute. Batzorde horren helburuak, batetik, langileen lanbide prestakuntza sustatzea eta, bestetik, prestakuntza jaso, birziklatu eta teknologia berrietara egokitzeko dituzten beharrak aztertzea izanen dira, sektoreko langileen kualifikazioa onena izan dadin, gero behar bezala jokatzeko. Batzordeak behar diren baliabideak erabiliko ditu proposatutako helburua lortzeko dauden gabeziak, beharrak eta hobetu behar diren alderdiak atzemateko.

I. ERANSKINA

LANSARIEN TAULAK 2014

SISTEMAK ETA EUSKARRI TEKNIKOA

LTZ

GARAPENA

CONTACT CENTER

EGITURA

1. maila.–Zuzendariak eta arduradunak

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

Arloko zuzendaria

Departamentuaren arduraduna

2. maila.–Goi mailako teknikariak

Proiektuko burua

30.720,00 euro

Sistema Informatikoen 1. mailako teknikaria

28.672,00 euro

Koordinatzailea

27.136,00 euro

Proiektuko burua

30.720,00 euro

LTZ koordinatzailea

27.136,00 euro

Proiektuko burua

30.720,00 euro

Proiektuen kudeatzailea

29.184,00 euro

Senior analista

27.648,00 euro

Proiektuko burua

30.720,00 euro

Koordinatzailea

27.136,00 euro

Proiektuen kudeatzailea

25.600,00 euro

1. mailako saltzailea

22.528,00 euro

Giza Baliabideen teknikaria

20.480,00 euro

3. maila.–Erdi mailako teknikariak

Gainbegiralea

25.311,19 euro

Sistema Informatikoen 2. mailako teknikaria

24.576,00 euro

Sistema Informatikoen 3. mailako teknikaria

21.738,98 euro

Euskarri aurreratuaren teknikaria

20.287,77 euro

LTZ gainbegiralea

25.311,19 euro

Analista

25.600,00 euro

Senior programatzailea

24.148,14 euro

Gainbegiralea

20.992,00 euro

Kalitateko teknikaria

18.432,00 euro

2. mailako saltzailea

18.432,00 euro

1. mailako administrari-ofiziala

18.432,00 euro

4. maila.–Operadoreak

* Hauek dira maila-aldaketa automatiko bakarrak (antzinatasunagatik, lanpostuan urte bat betetakoan): SIen operadorea (3. mailatik 2.era); Euskarriaren teknikaria (3. mailatik 2.era); programatzailea (3.etik 2.era); teleoperadorea (2. mailatik 1.ra)

Euskarriko 1. mailako teknikaria

19.376,12 euro

Euskarriko 2. mailako teknikaria

17.013,25 euro

Euskarriko 3. mailako teknikaria

14.153,84 euro

SSII-ko 1. mailako operadorea

*ikus taula erantsia

SSII-ko 2. mailako operadorea

*ikus taula erantsia

SSII-ko 3. mailako operadorea

*ikus taula erantsia

LTZ teknikaria, 1. mailakoa

19.376,12 euro

LTZ teknikaria, 2. mailakoa

17.013,25 euro

LTZ teknikaria, 3. mailakoa

14.153,84 euro

1. mailako programatzailea

21.739,28 euro

2. mailako programatzailea

17.013,25 euro

3. mailako programatzailea

14.153,84 euro

Teleoperadore espezialista

14.336,00 euro

1. mailako teleoperadorea

13.969,13 euro

2. mailako teleoperadorea

13.151,84 euro

2. mailako administrari-ofiziala

16.517,71 euro

Administrari laguntzailea

13.741,59 euro

SISTEMA INFORMATIKOEN OPERADOREAK

SSII-KO 3. MAILAKO OPERADOREA

SSII-KO 2. MAILAKO OPERADOREA

SSII-KO 1. MAILAKO OPERADOREA

Txanda: ordutegi normala

14.153,84 euro

17.013,25 euro

19.376,12 euro

Txandak: Goiz-Arra-Gau-L

15.726,51 euro

18.085,50 euro

20.444,35 euro

Txanda: asteburua-jaiegunak

12.748,62 euro

13.715,65 euro

14.725,54 euro

2015-2016 SOLDATA IGOERAREN FORMULA

EMAITZAK/SALMENTAK RATIOA

IGOERAREN ZENBATEKOA

(2014ko ekitaldiari dagokiona) Emaitzen zerrendak:

(urteko lansari gordinaren portzentajea)

Zati bat urtean zehar ordainduko da –taulen eguneraketa, KPIa, gehienez ere– eta gainerakoa mozkinen pagan

%1,00

%1,49

%0,25

%1,50

%2,20

%0,40

%2,21

%2,91

%0,55

%2,92

%3,62

%0,70

%3,63

%4,33

%0,85

%4,34

%5,04

%1,00

%5,05

%5,75

%1,15

%5,76

%6,46

%1,30

%6,47

%7,17

%1,45

%7,18

%7,88

%1,60

%7,89

%8,59

%1,75

%8,60

%9,30

%1,90

%9,31

%9,99

%2,00

%10,00

%2,10

–Emaitza = ekitaldiko azkeneko emaitza (zergak ordaindu ondoren).

–Mozkinaren %1etik aurrera, kobratzen da.

–Mozkinaren % 10etik aurrera, soldata igoera %2,10ekoa izanen da.

Bi zatitan egituratzen da soldata igoera:

1. Lansarien taulak eguneratzea: (urtarrilaren 1etik aurrera) lortutako ratioaren portzentaje berean, baina urteko estatuarteko KPIren gehieneko mugarekin

2. Mozkinen paga: urteko lehendabiziko hiruhilekoan ordaindu beharrekoa –kontuak itxi ondoren–. Zenbatekoa lortutako portzentajea ken tauletan aplikatutako portzentajearen (KPI) diferentziaren ondoriozkoa da

Mozkinen pagaren zatia kobratzeko ezinbestekoa da enpresan alta emanda egotea abenduaren 31n.

Borondatezko kausa dela-eta, urtarrilaren 1etik paga hori pagatu bitartean enpresatik joaten diren pertsonek ez dute hori kobratzeko eskubidea izanen.

2014an zehar enpresan lanean hasi ziren langileei paga bakarraren kalkulua eginen zaie 2014an jasotako soldataren arabera (sartu zirenetik hasita)

II. ERANSKINA

Aparteko orduen konpentsazioa

Langile batek bere lan ordutegitik kanpo aritu behar duenean, enpresak atsedenaldi denborarekin ala eskudirutan konpentsatuko du langile horrek egindako aparteko lan denbora. Langileari dagokio aukeratzea nola nahi duen konpentsazioa: eskudirutan ala atsedenaldi denboraz. Langileak atsedenaldi denbora nahi izanez gero, horren nagusi hurrenaren onespena beharko du atseden hartzea aukeratzen dituen egunetarako.

Aparteko ordu bakoitza ordaintzeko oinarrizko prezioa ezarriko da langilearen urteko soldata gordina urteko lan orduez zatituz.

Urteko soldata gordina

Oinarrizko prezioa =

1.776 ordu

Kalkulua egiteko, oinarrizko prezio hori biderkatuko da lan egindako ordu motari dagokion faktore biderkatzaileaz.

Oinarrizko prezioa x Faktore biderkatzailea

Kalkulu hori berbera izanen da bai ordaina diruz ematen denean bai lan denboraz ordaintzen denean.

ORDU MOTEN TAULA

FAKTORE
BIDERKATZAILEA

Eguneko lanorduak

1

Gaueko lanorduak (igandetik ostegunera arteko gauak)

1,25

Larunbateko eguneko lanorduak

1,25

Larunbat eta igandeetako gaueko lanorduak

1,5

Igande edo jaiegunetako eguneko lanorduak

1,5

* Gaueko ordutegia: 22:00etatik 06:00ak arte.

III. ERANSKINA

Lanbide sailkapena

Enpresak langileak sailkatuko ditu lanbide gaitasunei, titulazioei eta prestazioaren eduki orokorrari loturik duten zeregina kontuan harturik.

Sailkapena, lanbide taldeetan, balorazio faktoreak interpretatu eta aplikatuz eginen da, eta langileek dituzten eginbehar eta funtzio oinarrizko adierazgarrienak kontuan harturik.

Langilea eta enpresaburua ados jarrita, lan-kontratuko lanaren edukia ezarriko da, eta hitzarmen honetan ageri diren lanbide taldeetako batean sartuko da.

Talde batean kokatzeko faktoreak.

1. Hitzarmen honen aplikazio esparruetan sartutako langileak itundutako lanbide egituraren barnean kokatzeko eta, beraz, bakoitzari lanbide talde bat esleitzeko, honako faktore hauen ponderazio objektiboa eginen da: ezagutza eta esperientzia, ekimena, autonomia, erantzukizuna, agintea eta konplexutasuna.

2. Aipatu diren faktoreen balorazioan honako hauek hartuko dira kontuan:

a. Ezagutzak eta esperientzia: faktore hau baloratzeko kontuan hartuko dira, zereginak zuzen betetzeko beharrezkoa den oinarrizko prestakuntzaz gainera, alde batetik, lortutako esperientzia eta, bestetik, ezagutza eta esperientzia horiek lortzeko zailtasuna.

b. Ekimena: faktore hau baloratzeko, kontuan hartuko da eginbehar edo funtzioak gauzatzerakoan arauak zenbateraino hartzen diren gidatzat.

c. Autonomia: faktore hau baloratzeko, kontuan hartuko da langileak lan edo eginkizunak burutzerakoan dagoen mendekotasun hierarkikoko maila.

d. Erantzukizuna: faktore hau baloratzeko, kontuan hartuko da nolako eragina duen emaitzetan eta nolako garrantzia duen kudeaketak giza baliabideetan eta baliabide tekniko eta produktiboetan.

e. Agintea: faktore hau baloratzeko kontuan hartuko da noraino gainbegiratu eta antolatu behar dituen eginkizunak eta zereginak, baita harremanetarako gaitasuna, lantaldearen ezaugarriak eta zenbat pertsona izanen dituen mendean ere.

f. Konplexutasuna: faktore hau balioesteko kontuan hartuko da lehen aipatutako faktore horietatik zenbat behar diren eta zenbaterainoko integrazio maila duten.

3. Lanbide taldeak aipatu baino ez dira egiten, eta enpresa ez dago behartuta bere egituran den-denak jasotzera. Zilegi da, halaber, beharrezkoak diren asimilazioak egitea.

DESKRIPZIOA

1. maila.–Zuzendariak eta Zerbitzuko arduradunak

1.–Irizpide orokorrak: talde honetako langileek enpresaren garapenerako jarduerak planifikatu, antolatu, zuzendu eta koordinatzen dituzte. Eginkizun horien artean, antolaketa politika prestatzea, giza baliabideen eta alderdi materialen erabilera eraginkorrerako planteamendu orokorrak egitea, antolaketako jardueren orientazioaz eta kontrolaz arduratzea ezarritako programari edo onartutako politikari jarraikiz, produkzioko eta sostenguko egiturak ezarri eta mantentzea eta politika industriala, finantzarioa edo merkataritzakoa garatzea. Erabakiak hartzen dituzte edo horiek hartzen laguntzen dute. Zuzendaritzako eta exekuzioko goi karguak dituzte enpresaren egiturako departamentuetan, sailetan, taldeetan, plataformetan eta abar, eta horietako bakoitzaren antolamendu bereziaren araberakoak izan ohi dira.

2.–Prestakuntza: unibertsitateko goi mailako titulazioa edo lanbideko esperientzia baliokide eta egiaztatua.

2. maila–Goi mailako teknikariak

1.–Irizpide orokorrak: zeregin tekniko homogeneoak eta heterogeneoak betetzen dituzte, aginte erantzukina sorrarazten dutenak ala ez, eta eskakizun eta autonomia eta eduki intelektual egokia behar duten helburuak izaten dituzte. Eginkizunek berekin dakarte unitate funtzional bereko lankideek egindako jarduerak integratzea, koordinatzea eta, hala behar denean, gainbegiratzea.

2.–Prestakuntza: unibertsitateko erdi mailako titulazioa edo lanbideko esperientzia baliokide eta egiaztatua.

3. maila.–Erdi mailako teknikariak

1.–Irizpide orokorrak: lanbideko ezagutza egokiak eskatzen dituzten zereginak betetzen dituzte, gaitasun praktikoak eta ekimena egokia behar dituzte, eta beren erantzukizuna gainbegiratzearen mugapean dago. Beste langile baten edo batzuen laguntza jaso dezakete.

2.–Prestakuntza: Lanbide Heziketako goi mailako titulazioa, dagokien lanbide taldeko berariazko prestakuntzarekin osatua.

4. maila.–Operadoreak

1.–Irizpide orokorrak: jarraibide zehatz batzuen arabera betetzen dituzte beren zereginak, mendekotasun maila handiarekin, eta ahalegin fisikoa egin behar dute edo arreta jarri. Halaber, talde honetan sartzen dira lan metodo jakin bati segituz egiten diren lanak, beste norbaiten gainbegiratze lan handiarekin. Lan horietarako lanbideari buruzko oinarrizko ezagutzak behar dira, eta egokitze aldi laburra.

2.–Prestakuntza: Lanbide Heziketako erdi mailako titulazioa/Bigarren Hezkuntza eta/edo beren lanbideari buruzko ezagutzak.

LANPOSTUEN ESKEMA

SISTEMAK ETA EUSKARRI TEKNIKOA

LTZ

GARAPENA

CONTACT CENTER

EGITURA

1. maila.–Zuzendariak eta arduradunak

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

Arloko zuzendaria

Departamentuaren arduraduna

2. maila–Goi mailako teknikariak

Proiektuko burua

Sistema Informatikoen 1. mailako teknikaria

Koordinatzailea

Proiektuko burua

LTZ koordinatzailea

Proiektuko burua

Proiektuen kudeatzailea

Senior analista

Proiektuko burua

Koordinatzailea

Proiektuen kudeatzailea

1. mailako saltzailea

Giza Baliabideen teknikaria

3. maila.–Erdi mailako teknikariak

Gainbegiralea

Sistema Informatikoen 2. mailako teknikaria

Sistema Informatikoen 3. mailako teknikaria

Euskarri aurreratuaren teknikaria

LTZ gainbegiralea

Analista

Senior programatzailea

Gainbegiralea

Kalitateko teknikaria

2. mailako saltzailea

1. mailako administrari-ofiziala

4. maila.–Operadoreak

* Hauek dira maila-aldaketa automatiko bakarrak (antzinatasunagatik, lanpostuan urtebetea betetakoan): SIen operadorea (3. mailatik 2.era); Euskarriaren teknikaria (3. mailatik 2.era); programatzailea (3.etik 2.era); teleoperadorea (2. mailatik 1.ra)

Euskarriko 1. mailako teknikaria

Euskarriko 2. mailako teknikaria

Euskarriko 3. mailako teknikaria

SSII-ko 1. mailako operadorea

SSII-ko 2. mailako operadorea

SSII-ko 3. mailako operadorea

LTZ teknikaria, 1. mailakoa

LTZ teknikaria, 2. mailakoa

LTZ teknikaria, 3. mailakoa

1. mailako programatzailea

2. mailako programatzailea

3. mailako programatzailea

Teleoperadore espezialista

1. mailako teleoperadorea

2. mailako teleoperadorea

2. mailako administrari-ofiziala

Administrari laguntzailea

LANPOSTUEN DEFINIZIOA

SISTEMAK ETA EUSKARRI TEKNIKOA

1. maila.–Zuzendariak eta arduradunak

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

2. maila–Goi mailako teknikariak

Proiektuko burua

Proiektu tekniko konplexuen erantzule gorena da IT antolamendu baten barnean. Teknologiarik egokiena hautatzeaz eta exekuzio prozesua planifikatzeaz arduratzen da, baliabideak esleituz eta kostuak ebaluatuz. Arriskuak identifikatzeko gai izan behar du, eta proiektuaren garapenari buruzko jarraipen eta kontrol zehatza egin behar du, aurreikusitako helburua onartu diren baldintzak betez lortzeko. Bere jarduketa esparruan beharrezkoa den kualifikazioa dauka, eta horrek bide ematen dio bere lanean erabat autonomoa izateko.

Sistema Informatikoen 1. mailako teknikaria

Teknikari hauek, autonomia maila handiarekin, kualifikazio handiko eta konplexutasun teknikoko eginkizunak betetzen dituzte plangintzaren, analisiaren, diseinuaren, ezarpenaren, administrazioaren eta aplikazio informatikoen proben, sistema operatiboen, sareen eta datu baseen arloetan. Berariazko prestakuntza eta/edo esperientzia egiaztatua ditu bere eginkizunak zuzen beteko dituela bermatzeko.

Koordinatzailea

Lan talde baten arduraduna, zerbitzu baten kudeaketan. Lanen eta pertsonen plangintzari, antolaketari eta kudeaketari buruzko ardura zuzena du, eta zerbitzuaren gaineko kontrol eta reporting sistemak ezartzen ditu. Analisirako gaitasuna du eta horrek bide ematen dio aukerak atzemateko eta zerbitzua hobetzeko planak abian jartzeko. Zerbitzuaren arduradunari informazioa ematea.

3. maila.–Erdi mailako teknikariak

Euskarriaren gainbegiralea

Euskarri ekipo bat gainbegiratu eta kontrolatzeko ardura du, koordinatzaileak emandako jarraibideen mende betiere, eta etengabeko laguntza ematen dio bere taldeari zalantzak argitu behar direnean; halaber, zerbitzua kudeatzeko irizpide operatiboak zuzen aplikatzen direla ziurtatu behar du. Hobekuntzak proposatzen ditu eta txostenak prestatzen bere jarduketa esparruan, ezarritako plangintzaren eta jasotako jarraibideen arabera.

Sistema Informatikoen 2. mailako teknikaria

Informatikako teknikariak, teknikoki eta/edo administratiboki konplexua eta askotarikoa den lana egin behar dutenak; ekimena izan behar dute eta lana betetzean kalitate maila handia. Autonomia ertainez egiten dute beren lana, eta, salbuespenez, beren nagusien jarraibide operatiboak jasotzen dituzte. Eginkizunak betetzeko, lanpostuaren espezialitate mailaren araberako ezagutzak izan behar dituzte, bai eta ekimena, komunikatzeko erraztasuna, jarraikitasuna, diziplina eta autokontrola ere.

Sistema Informatikoen 3. mailako teknikaria

Informatikako teknikariak, teknikoki eta/edo administratiboki konplexua eta askotarikoa den lana egin behar dutenak. Eginkizunak betetzeko, lanpostuaren espezialitate mailaren araberako ezagutzak izan beharko dituzte, nahiz eta taldeko arduradunek aldian aldiko jarraibideak eta/edo orientabideak eman behar dizkieten.

Euskarri aurreratuaren teknikaria

Euskarri eta aholkularitza tekniko espezializatua ematen dute, 4. lanbide taldeko euskarri teknikariek konpondu ezin dituzten gorabehera konplexuei erantzunez. Gorabeheren ereduei antzemateko eta euskarriko lehen mailak egiten ahal dituen konponketa prozedurak prestatzeko gaitasuna dute.

4. maila.–Operadoreak

Euskarriko 1. mailako teknikaria

Euskarriko lehen maila bati dagozkion eginkizunak egin ohi dituzte, baina euskarriko 2. mailako teknikariek landu ezin dituzten gai konplexuagoak konpontzeko gaitasuna dute. Espezializazio maila handiagoa eskatzen duten zerbitzu unitateetan integra daitezke, zerbitzuaren prozedura operatiboak eta erabiltzen diren tresna informatikoak eta kudeaketakoak sakon ezagutu behar izanagatik.

Euskarriko 2. mailako teknikaria

Euskarriko 2. mailako teknikarien eginkizunak euskarriko 3. mailako teknikarienak bezalakoak dira. Kategoria berri horrek soldata handiagoa badu ere, aldaketa enpresak proposatuta eginen da, horretarako zehaztutako irizpideen arabera.

Euskarriko 3. mailako teknikaria

Euskarriko lehen maila bateko eginkizunak betetzen dituzte, ezarritako prozedura teknikoak aplikatuz, zehaztutako gorabeheren tipologiak konpontzeko, eta goragoko maila batera igortzen dituzte konplexutasunagatik maila horretan konpondu behar diren gorabeherak. Beren jarduketen erregistroak zuzenean eginen dituzte kudeaketa sistemetan.

SSII-ko 1. mailako operadorea

Monitorizazioko eta operazioko lehen maila bati dagozkion eginkizunak egin ohi dituzte, baina 2. mailako operadoreek kudeatu ezin dituzten gai konplexuagoak lantzeko gaitasuna dute. Espezializazio maila handiagoa eskatzen duten zerbitzu unitateak integra ditzakete, zerbitzuaren prozedura operatiboak eta erabiltzen diren tresna informatikoak eta kudeaketakoak sakon ezagutu behar izanagatik.

SSII-ko 2. mailako operadorea

Sistema informatikoetako 2. mailako operadoreen eginkizunak sistema informatikoetako 3. mailako operadoreenak bezalakoak dira. Kategoria berri horrek soldata handiagoa badu ere, aldaketa enpresaren proposatuta eginen da, horretarako zehaztutako irizpideen arabera.

SSII-ko 3. mailako operadorea

Sistema informatikoen eta telekomunikazioetakoen monitorizazio eginkizunak betetzen dituzte, baita mantentze-lanetako, kudeaketako eta euskarri informatikoko beste zeregin erraz batzuk ere, prozedurak aplikatuz eta beren jarduketa esparrua gainditzen duten gaiak goragoko mailetara igorriz.

LTZ

1. maila.–Zuzendariak eta arduradunak

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

2. maila–Goi mailako teknikariak

LTZ proiektuko burua

Proiektu tekniko konplexuen erantzule gorena da IT antolamendu baten barnean. Teknologiarik egokiena hautatzeaz eta exekuzio prozesua planifikatzeaz arduratzen da, baliabideak esleituz eta kostuak ebaluatuz. Arriskuak identifikatzeko gai izan behar du, eta proiektuaren garapenari buruzko jarraipen eta kontrol zehatza egin behar du, aurreikusitako helburua onartu diren baldintzak betez lortzeko. Bere jarduketa esparruan beharrezkoa den kualifikazioa dauka, eta horrek bide ematen dio bere lanean erabat autonomoa izateko.

LTZ koordinatzailea

Lan talde baten arduraduna, zerbitzu baten kudeaketan. Lanen eta pertsonen plangintzari, antolaketari eta kudeaketari buruzko ardura zuzena du, eta zerbitzuaren gaineko kontrol eta reporting sistemak ezartzen ditu. Analisirako gaitasuna du eta horrek bide ematen dio aukerak atzemateko eta zerbitzua hobetzeko planak abian jartzeko. Zerbitzuaren arduradunari informazioa ematea.

3. maila.–Erdi mailako teknikariak

LTZ gainbegiralea

Euskarri ekipo bat gainbegiratu eta kontrolatzeko ardura du, koordinatzaileak emandako jarraibideen mende betiere, eta etengabeko laguntza ematen dio bere taldeari zalantzak argitu behar direnean; halaber, zerbitzua kudeatzeko irizpide operatiboak zuzen aplikatzen direla ziurtatu behar du. Hobekuntzak proposatzen ditu eta txostenak prestatzen bere jarduketa esparruan, ezarritako plangintzaren eta jasotako jarraibideen arabera.

4. maila.–Operadoreak

1. mailako LTZ teknikaria

Lehen maila tekniko bati dagozkion eginkizunak egin ohi dituzte, baina 2. mailako LTZ teknikariek landu ezin dituzten gai konplexuagoak konpontzeko gaitasuna dute. Espezializazio maila handiagoa eskatzen duten zerbitzu unitateetan integra daitezke, zerbitzuaren prozedura operatiboak eta erabiltzen diren tresna informatikoak eta kudeaketakoak sakon ezagutu behar izanagatik.

2. mailako LTZ teknikaria

2. mailako LTZ teknikarien eginkizunak 3. mailako LTZ teknikarienak bezalakoak dira. Kategoria berri horrek soldata handiagoa badu ere, aldaketa enpresaren proposatuta eginen da, horretarako zehaztutako irizpideen arabera.

3. mailako LTZ teknikaria

LTZ teknikariaren lehen maila bateko eginkizunak betetzen dituzte, ezarritako prozedura teknikoak aplikatuz, zehaztutako konponketen tipologiak konpontzeko, eta goragoko maila batera igortzen dituzte konplexutasunagatik maila horretan konpondu behar diren konponketak. Halaber euskarri telefonikoa egiten ahalko dute, baita kudeaketa sistemetan jarduketen erregistroak ere.

GARAPENA

1. maila.–Zuzendariak eta arduradunak

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

2. maila–Goi mailako teknikariak

Proiektuko burua

Garapeneko proiektu konplexuen erantzule gorena da antolamendu baten barnean. Teknologiarik egokiena hautatzeaz eta exekuzio prozesua planifikatzeaz arduratzen da, baliabideak esleituz eta kostuak ebaluatuz. Arriskuak identifikatzeko gai izan behar du, eta proiektuaren garapenari buruzko jarraipen eta kontrol zehatza egin behar du, aurreikusitako helburua onartu diren baldintzak betez lortzeko. Bere jarduketa esparruan beharrezkoa den kualifikazioa dauka, eta horrek bide ematen dio bere lanean erabat autonomoa izateko.

Proiektuen kudeatzailea

Bere eginkizun nagusia da garapeneko proiektu baten bizitza zikloko zeregin guztiak kudeatzea: plangintza, kontrola eta ebaluazioa, azken helburu bat ezarri den epean lortu ahal izateko, betiere aurreikusitako kostuarekin eta kalitate mailarekin. Autonomia maila handia du, baina informazioa eman behar dio proiektuko buruari.

Senior analista

Bezero baten eskakizunak aztertzearen ardura du, bai eta eskakizun horiei ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzuteko aplikazio bat edo softwareko konponbide teknologiko bat diseinatu eta planifikatzearen ardura ere. Konponbideen garapena planifikatzerakoan autonomia maila handia ematen dioten ezagutza tekniko egokiak eta/edo esperientzia ditu.

3. maila.–Erdi mailako teknikariak

Analista

Bezero baten eskakizunak aztertzen ditu, eta eskakizun horiei ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzuteko aplikazio bat edo softwareko konponbide teknologiko bat diseinatu eta planifikatzen du. Autonomia maila handia izan dezake, baina ohikoa da, halaber, analista senior baten edo proiektuaren arduradunaren orientabideak eta/edo jarraibideak jasotzea maiz.

Senior programatzailea

Bere zeregina da programa informatiko baten iturri kodea idaztea, araztea, mantentzea eta/edo eboluzionatzea. Bere esparruko proiektuen garapenerako beharrezkoak diren programazio lengoaietan ezagutza aurreratuak ditu, eta horrek bere lanerako autonomia maila handia ematen dio.

4. maila.–Operadoreak

1. mailako programatzailea

Bere zeregina da programa informatiko baten iturri kodea idaztea, araztea, mantentzea eta/edo eboluzionatzea, taldeko arduradunaren jarraibideekin bat. Bere esparruko proiektuen garapenerako erabiltzen diren programazio lengoaietan ezagutza aurreratuak eta/edo nolabaiteko esperientzia ditu, eta horrek 2. mailako programatzaile baten lanak baino konplexuagoak diren lan batzuk egiteko kualifikazioa ematen dio.

2. mailako programatzailea

2. mailako programatzaileen eginkizunak 3. mailako programatzaileenak bezalakoak dira. Kategoria berri horrek soldata handiagoa badu ere, aldaketa enpresaren proposatuta eginen da, horretarako zehaztutako irizpideen arabera.

3. mailako programatzailea

Bere zeregina da programa informatiko baten iturri kodea idaztea, araztea, mantentzea eta/edo eboluzionatzea, taldeko arduradunaren jarraibideekin bat. Erabili ohi dituen programazio lengoaiei buruzko oinarrizko ezagutzak ditu eta, ezagutza handiagoa izan arren, goragoko mailetan behar den esperientziarik ez du.

CONTACT CENTER

1. maila.–Zuzendariak eta arduradunak

Arloko zuzendaria

Zerbitzuaren arduraduna

2. maila–Goi mailako teknikariak

Proiektuko burua

Proiektuen arduradun nagusia da contact center-eko zerbitzuen esparruan. Proiektuaren garapena planifikatzearen, baliabideak esleitzearen eta kostuak ebaluatzearen ardura du. Arriskuak identifikatzeko gai izan behar du, eta proiektuaren garapenari buruzko jarraipen eta kontrol zehatza egin behar du, aurreikusitako helburua onartu diren baldintzak betez lortzeko. Bere jarduketa esparruan beharrezkoa den kualifikazioa dauka, eta horrek bide ematen dio bere lanean erabat autonomoa izateko.

Koordinatzailea

Zerbitzu baten kudeaketaz arduratzen den lan talde baten kudeaketaren arduradun exekutiboa. Zerbitzuaren arduradunari zuzenean ematen dio informazioa, eta lanen eta pertsonen plangintzari, antolaketari eta kudeaketari buruzko ardura zuzena du, eta zerbitzuaren gaineko kontrol eta reporting sistemak ezartzen ditu.

3. maila.–Erdi mailako teknikariak

Gainbegiralea

Bere lan taldea gainbegiratu eta kontrolatzeko ardura du, koordinatzaileak emandako jarraibideen mende betiere, eta laguntza ematen dio bere taldeari zalantzak argitu behar direnean; halaber, zerbitzua kudeatzeko irizpide operatiboak zuzen aplikatzen direla ziurtatu behar du. Proposamenak egiten ditu eta txostenak prestatzen bere jarduketa esparruan, ezarritako plangintzaren eta jasotako jarraibideen arabera.

Kalitateko teknikaria

Teknikari honen eginkizuna da contact center-eko zerbitzuetan egiten den lanaren kalitatea auditatzea, sektorean ohikoak diren teknikak eta metodologiak erabiliz. Gaitasuna du, halaber, teleoperadoreei lortu diren emaitzak helarazteko, eta bikaintasun telefonikoaren arloan prestakuntza emateko. Telefono bidezko arretaren arloan kalitate planak prestatzeko gauza ere badira, zerbitzuaren arduradunak zehaztutako helburuekin bat.

4. maila.–Operadoreak

Teleoperadore espezialista

Contact Center-eko zereginak egiten dituzte (Back officeko zeregin elkartuak eta kontaktuak jaso eta igortzea), askotan zerbitzuari eta tresnei buruzko ezagutza aurreratuak izatea eskatzen duen konplexutasun maila batean arituz. Ezagutza horiei esker afera konplexuak konpon ditzakete, hain zuzen ere operazioko lehen mailarako ezarritako prozeduretatik haratago egon daitezkeenak.

1. mailako teleoperadorea

1. mailako teleoperadoreen eginkizunak 2. mailako teleoperadoreenak bezalakoak dira. Kategoria berri horrek soldata handiagoa badu ere, aldaketa enpresaren proposatuta eginen da, horretarako zehaztutako irizpideen arabera.

2. mailako teleoperadorea

Contact Center-eko zereginak egiten dituzte (Back officeko zeregin elkartuak eta kontaktuak jaso eta igortzea), ezarritako prozedurei jarraikiz eta gainbegirale baten jarraibideak betez.

EGITURA

1. maila.–Zuzendariak eta arduradunak

Arloko zuzendaria

Departamentuaren arduraduna

2. maila–Goi mailako teknikariak

Proiektuen kudeatzailea

Bere eginkizun nagusia da proiektu baten bizitza zikloko zeregin guztiak kudeatzea: plangintza, kontrola eta ebaluazioa, azken helburu bat ezarri den epean lortu ahal izateko, betiere aurreikusitako kostuarekin eta kalitate mailarekin. Autonomia maila handia du baina informazioa ematen dio proiektuko buruari edo arloaren edo departamentuaren arduradunari.

1. mailako saltzailea

Enpresako Merkataritza Zuzendaritzaren kontrolpean eta haren jarraibideak betez, merkataritza sustapenaren eta enpresarako bezeroak lortzearen ardura zuzena du. Autonomia handia du bere lanaren antolaketan eta plangintzan, zuzendaritzak ezarritako merkataritza helburuak lortzeari begira.

Giza Baliabideen teknikaria

Enpresak giza baliabideen arloan dituen politikak aplikatzeaz arduratzen da. Plantillarekin zerikusia duen ororen gaineko ardura du: lanpostuetarako izangaiak hautatzearekin hasi eta kontratuen eta nominen kudeaketa administratiboraino. Informazioa ematen dio zuzenean giza baliabideen arduradunari edo zuzendariari.

3. maila.–Erdi mailako teknikariak

2. mailako saltzailea

Enpresaren Merkataritza Departamentuan sartuta dagoen enplegatua da, eta bere zereginak, hauek: merkatuaren prospekzioa egitea eta enpresaren zerbitzuak sustatu eta saltzea, eta beharrezkoak diren bidaiak egitea bai bezeroak lortzeko bai horiei, kontratatu ondoren, arreta emateko. Autonomia maila ertaina du bere lanean, baina informazioa eman behar dio beti departamentuaren arduradunari, horixe baita estrategia garatu eta lanaren helburuak zehazten dituena.

1. mailako administrari-ofiziala

Buru baten agindupean aritzen da, halakorik egonez gero, eta ekimena behar duten lanak egiten ditu, bere erantzukizunpean, egokitasun burokratikorik handienarekin.

4. maila.–Operadoreak

2. mailako administrari-ofiziala

Ekimen eta erantzukizun mugatuak dituelarik, eta betiere lehen mailako ofizial baten eta buru baten menpean, halakorik egonez gero, bigarren mailako lanak egiten ditu; administrazio teknikaren gaineko ezagutza orokorrak aski dira halako lanak egiteko.

Administrari laguntzailea

Administrazioko oinarrizko lanak eta, oro har, bulegoko edo langelako lan mekanikoak egiten ditu.

F1507593

Iragarkiaren kodea: F1507593