142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Enkantearen deialdia. 423/2015 hipoteka-betearazpena

Maite Arenaza Sarasola andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko idazkaria.

Miguel Leache Resano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra S.C. Limitada de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, Daniel Pablo Blecua Ardanuyren eta Eva Cortes Ranen aurka bideratu den 423/2015 hipoteka-betearazpeneko prozeduran, erabaki da ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:

–Etxebizitza bat, Artikako mugapean (Berriobeiti, Nafarroa), María Domínguez kaleko 18an (8.a B). Eranskin hauek ditu: garajeko 16. plaza, 1. sotoan, eta garajeko 17. plaza eta 32. trastegela, biak ala biak 2. sotoan. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 4.244. liburukia, 79. liburua, 165. orria, 5.063. finka.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 291.520 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: organo honetako egoitzan, 2015eko irailaren 21ean, 12:00etan.

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte-hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartu nahi dutenek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santander entitatearen 3153000000042315 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau:

Enkantean interesa duen edozeinek eska diezaioke epaitegiari hipotekatutako higiezina ikuskatu ahal izatea; epaitegiak edukitza duenari horren berri emanen dio, eta adostasuna eskatuko. Edukitza duenak higiezina ikuskatzea onartzen duenean eta, ondasun hipotekatuaren enkantea hobeki egiteko, behar bezala laguntzen duenean epaitegien errekerimenduen aurrean, epaitegiari hipotekako zorraren murrizketa eskatzen ahalko dio: ondasuna zer baliotan esleitzen den, balio horren %2 artekoa. Epaimahaiak, inguruabarrak ikusirik, eta alderdi betearazleari gehienez bost eguneko entzunaldia eman ondoren, egokia dena erabakiko du, betiere gehienez kendu daitekeen kopuruaren barnean.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago.

PZLaren 668. artikuluarekin bat, aditzera ematen da enkantea Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian iragarri dela, eta interesdunek datuen kontsulta zehatzagoa egin dezaketela espedientean, epaitegiko idazkaritzan eskura baitute.

Eta hala jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2015eko ekainaren 11n.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1508973