142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-EXT-24

2014ko ekainaren 25ean, ofizioz hasi zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Titularra: Kilara, S.L.

Xedea: ur aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Irati ibaia.

Udalerria: Aos-Longida (Nafarroa).

Emaria: 17.000 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioaren 2001eko abenduaren 4ko ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 31. liburua, 28. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza).

Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko ekainaren 16an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1509776