142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, Jurramendiko Mankomunitatearen ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko 2015erako
tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean

Jurramendiko Mankomunitateak, 2014ko azaroaren 21ean egin batzar orokor arruntean, bertzeak bertze, erabaki zuen onestea Jurramendiko Mankomunitatearen ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko 2015erako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aldaketaren testu osoa 2015eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an.

Iragarki horretan (1537. orria) akatsa badela oharturik, bidezko da honako zuzenketa egitea 7. artikuluko c) ataleko A-4 tarifan:

Honako hau dioen tokian:

“ureztaketarako edo suteetarako ahoak direnean: 0,3378 euro/metro kubikoa”.

Honela behar du:

“ureztaketarako edo suteetarako ahoak direnean: 0,5230 euro/metro kubikoa”.

Lizarran, 2015eko uztailaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1510230