142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Zuñigako Plan Orokorreko Lurzoru Urbanizaezineko Araudi Partikularreko 148. artikuluaren aldaketa xehakatua,
María Imelda Ibáñez Sampedrok sustatua. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin osoko bilkura berezian hartu zen erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Zuñigako Plan Orokorreko Lurzoru Urbanizaezineko Araudi Partikularreko 148. artikuluaren aldaketa xehakatua, María Imelda Ibáñez Sampedrok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.

Zuñigan, 2015eko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1510225