142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Udalkideen ordainsariak

Villamayor de Monjardingoko Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen dena udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.

Ikusirik 23/2003 Foru Dekretua, karguan aritzeagatik zinegotziei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, aho batez erabaki da:

a) Alkateak 2015ean izanen duen dedikazioaren eta ordainsarien araubidea ezartzea. Urteko ordainsari gordina 7.264,87 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarra duen legeriaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da, eta urtean 300 ordu izanen dira guztira.

b) Zinegotziek 150 euro gordin izanen dituzte osoko bilkura arruntetara nahiz berezietara joateagatik; urtean, gehienez ere, 6 bilkurako muga izanen da. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.

c) Erabaki hau urtero berretsiko da.

d) Aipatu diren kopuruak urtero eguneratuko dira, 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

e) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki oholean paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Villamayor de Monjardinen, 2015eko uztailaren 9an.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1510178