142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Hautetsien ordainsariak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Vianako Udalak, 2015eko uztailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Organo kolegiatuetan parte hartzeko bilkura-sariak finkatzea zinegotzientzat: 80,00 euro, osoko bilkuretara joateagatik.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2015eko uztailaren 7an.–Alkate udalburua, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1510188