142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Valtierrako Udaleko alkate udalburuaren ekainaren 30eko 139/2015 Ebazpena, Valtierrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena.

Valtierrako Udaleko alkate udalburu Victoria Montori Mateo naizen honek.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.1.d) artikuluan diren determinazioak, 5.000 biztanle baino gehiagoko udaletan Tokiko Gobernu Batzarra egon beharrari buruzkoak. Halaber, 5.000 biztanle baino gutxiagoko udaletan ere egon beharko dela xedatu dute, udal araudi organikoak hori ebatzi badu edo Udaleko Osoko Bilkurak erabaki badu.

Gogoan izanda, aipatu lege horren 23.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarra osatu behar dutela alkateak eta zenbait zinegotzik, zinegotzien legezko kopuruaren herena gainditu gabe eta alkateak libreki izendatuak eta kargutik kenduak, Osoko Bilkurari horren berri emanda; xedapen horiek Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 52.2 artikuluan berraipatzen dira.

Ikusirik azaldu diren determinazioak eta Alkatetza honi legez ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Valtierrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra alkateak eta ondoko zinegotziek osatuko dutela xedatzea, zinegotziok honen bidez izendatzen baitira Tokiko Gobernu Batzarreko kide:

–Jesús Ducar León.

–Irene Castillejo Cizaurre.

–Manuel Resa Conde.

Bigarrena.–Interesdunei jakinaraztea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluaren arabera, Gobernu Batzarraren berezko eskumena, eskuordetu ezin dena, dela alkateari beti laguntzea.

Hirugarrena.–AFEaren 46.1 artikuluari jarraikiz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatuei banan-banan jakinaraztea. Izendapen hauek ebazpen honen datatik aitzina hartuko dute indarra.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio organo kolegiatu horren hurrengo bilkuran.

Valtierran, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1510164