142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Alkatetza bertze baten esku uztea

4/2015 Ebazpena, 2015eko uztailaren 13koa, Urrotz-Hiriko Udaleko alkate udalburu Pedro M.ª Martínez Juangok emana; haren bidez, Alkatetzaren eginkizunak José Joaquín Betelu Corcuera lehen alkateordearen esku utzi dira.

Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Urrotz-Hiriko Udaleko Alkatetzaren eginkizunak José Joaquín Betelu Corcuera lehen alkateordearen esku uztea, 2015eko uztailaren 13tik abuztuaren 12ra bitartean, biak barne.

Ebazpen akta luzatzen dut, alkateak idazkaria naizen honen aitzinean sinatuta, horren fede ematen baitut.

Urrotz-Hirian, 2015eko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1510260