142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Alkateordeen izendapena

San Adriango Udaleko alkate udalburuak, 2015eko ekainaren 17ko 84/15 Ebazpenaren bidez, ebatzi du alkateordeen izendapena, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen alkateorde izendatutako zinegotziak:

–Lehen alkateordea: Jesús Sola Aranda.

–Bigarren alkateordea: M.ª Gracia Alcoya Carricas.

Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, Alkatetza ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean. Orobat, bertzerik gabe ordezkatuko naute, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

San Adrianen, 2015eko uztailaren 10ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1510243