142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

3., 4., 5. eta 6. aldaketak 2014ko aurrekontuan
Behin betiko onespena

Melidako Udalak, 2015eko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 03/2014, 04/2014, 05/2014 eta 06/2014 espedienteak.

2015eko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an, jendaurrean jartzeko eta erreklamazioak egiteko epea irekitzeko iragarkia.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aipatu espedienteak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

3 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

–Kreditu-gehikuntzak:

Kontsultak eta auziak (1 121 22603): Zenbatekoa: 5.426 euro.

–Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.426 euro.

4 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

–Kreditu-gehikuntzak:

Gizarte aseguruak eta enplegatuak (1 314 16001): Zenbatekoa: 9.850 euro.

–Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.850 euro.

5 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

–Kreditu-gehikuntzak:

Soroslea (1 452 13101): Zenbatekoa: 5.600 euro.

–Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.600 euro.

6 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

–Kreditu-gehikuntzak:

Festak(1 4531 2260701): Zenbatekoa: 13.600 euro.

–Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.600 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Melidako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Melidan, 2015eko uztailaren 3an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1510228