142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Alkateordeen izendapenak

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2015eko uztailaren 6an, 14/15 Ebazpena eman zuen:

“Azaroaren 28ko 1568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 44., 45. eta 46. artikuluetan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21., 23. eta 24.4 artikuluei dagokienez, ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Zinegotzi hauek Fontellasko Udaleko alkateorde izendatzea, honako hurrenkera honetan:

–Lehen alkateorde, Érika Lasheras Munárriz.

–Bigarren alkateorde, Francisco Javier Lamana Ibuarben.

2. Izendatutako alkateordeak eskuordetzea, ondotik adierazten diren alorretan Alkatetzari dagozkion eskumenetan ari daitezen, legearen arabera eskuordetu ezin direnak salbu:

–Érika: Hezkuntza eta Festen Alorra.

–Francisco Javier Lamana Ibuarben: Kirol eta Gazteriaren Alorra eta Gizarte Zerbitzuen Alorra.

3. Eskuordetza bereziak egitea, eta horretan sartuko dira aipatu zerbitzuen barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena:

–Sheila Pérez Martínez: Kulturako, Teknologia Berrietako eta Emakumearen Alorra.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari eta izendatuei.”

Fontellasen, 2015eko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1510206