142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena (2015/202 Ebazpena)

Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2015eko uztailaren 13tik 20ra bitarte herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Etxarri Aranazko udalerritik kanpo nagoen bitartean, Aitor Karasatorre Muguruza zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Aitor Karasatorre Muguruza jaunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten den lehen bilkura arruntean.

Etxarri Aranatzen, 2015eko uztailaren 8an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1510157