142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Cascanteko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra sortzea

Cascanteko Udalak, 2015eko uztailaren 6an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Tokiko Gobernu Batzarra eratzea, bere eskudantziak erabilita alkateari beti laguntzeko eta, hala denean, alkateak edo beste edozein udal organok zein legeek esleitzen dizkioten eskudantziak gauzatzeko.

Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarra eratzeko bilkura 10 eguneko epean eginen da, alkateak hori osatuko duten kideak hautatu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak hamabost egunean behin eginen direla ezartzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 112. eta 113. artikuluetan xedatuaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2015eko uztailaren 7an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1510156