142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Hautetsien ordainsariak

Cadreitako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Zinegotzien ordainsariak, osoko bilkuretara agertzeagatik: 90,00 euro.

Bigarrena.–Udalburuaren urteko ordainsari garbia: 18.000,00 euro.

Hirugarrena.–Zinegotzien kalte-ordainak eta dietak.

Honela ordainduko dira:

–Egindako gastu guztiak ordainduko dira, faktura aurkeztu ondotik eta 60,00 euro udalari eskainitako egun bakoitzagatik. Hautetsiek udala ordezkatuz ekitaldietan parte hartzen dutenean, egun horiek ez dira kontuan hartuko, horietara hautetsi diren aldetik dei egiten zaienean.

Cadreitan, 2015eko uztailaren 2an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1510128