142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Udal honetako Alkatetzak, gaurko egunean, ondotik hitzez hitz heldu den dekretua eman du:

2015eko maiatzaren 24an udal hauteskundeak egin ondoren eta Udalbatza 2015eko ekainaren 13an egin bilkura berezian eratu ondoren, eta ikusirik Udaleko idazkariak luzaturiko txostena.

Apirilaren 2ko 7/85 Foru Legearen 20.1 b) eta 23.1 artikuluetan eta azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 35.2.d) eta 112.3 artikuluetan xedatuarekin bat,

EBATZI DUT:

1.–Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea ondotik aipatzen diren zinegotziak, ez baitira zinegotzien herena baino gehiago, alkatea kenduta, hartan buru egiten baitu:

1. Koldo Fernando Abrego Primo.

2. Luis Miranda Orella.

2.–Alkatetza honen lehendakaritzapean, horrela osaturiko Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio Alkatetza etengabe laguntzea bere eskudantzietan ari denean, baita Udaleko edozein organok haren esku uzten dituen eskudantzietan edo legeek espresuki esleitzen dizkiotenetan ari denean ere.

3.–Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak hamabost egunean behin eta astearteetan 13:00ean eginen direla adieraztea; eta lehenengo bilkura ekainaren 30ean eginen dela ezartzea, aldi berean Tokiko Gobernu Batzarra eratuko dela.

4.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

5.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

6.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

7.–Izendapenek indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Berriobeitin, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1510252