142. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren ordainsariak

Artaxoako Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen alkatearen dedikazio partziala onestea, %50ekoa, hain zuzen, bere karguari dagozkion zereginetan aritzeko, 2015eko uztailaren 3tik aitzina eta legegintzaldia bukatu arte. Horren truke, zenbateko bat ordainduko zaio guztira, enpresaren kargurako Gizarte Segurantza barne, hautetsiei ordaintzeagatik Nafarroako Gobernuak ematen duen diru-laguntzaren bezainbatekoa.

Aurtengoz, jaso beharreko zenbatekoa, Gizarte Segurantza barne, emandako diru-laguntzatik gelditzen dena izanen da; gainerakoa lehengo alkateari ordaindu zaio, berak ere dedikazio partziala baitzuen.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2015eko uztailaren 10ean.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1510245