138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ANTSOAIN

Arau-hausteen jakinarazpena

1. Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Isunaren ordainketa beheratua: Bide-segurtasunari buruzko Legearen 65. artikuluaren 5. h), j) eta 6. ataletan aurreikusitako arau-hausteak salbuespena izanda, salaketa ematen denean ordaintzen bada, edo 20 egun naturaleko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, isunaren zenbatekoa %50 beheratuko da. Beherapenarekin ordaintzeak berekin dakar prozeduraren amaiera berezko ebazpena eman beharrik gabe, isunaren finkotasuna administrazio bidean ordaintzen denetik eta alegazioei uko egitea; nolanahi ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa egin daiteke bi hilabeteko epean, Administrazioekiko Auzien Epaitegiari zuzendua. Dagokion errekurtsoa jartzeko epea ordaintzen den egunaren biharamunean hasiko da.

3. Eskudirutan ordaindu ahal izanen da, edo txartel bidez, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan-Udaletxeko lehen solairuan dago, (Udaletxeko plaza 1) halaber, honako kontu zenbaki hauetan dirua sartuta edo transferentzia eginda: ES5121005198042200091055 Caixabank, ES2530080089630703589523 Nafarroako Rural Kutxa, ES8430350162791620900004 Euskadiko Kutxa, edo posta bidezko igorpena eginez, honako hauek adierazita: izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia.

4. Isuna ez bada ordaintzen, interesdunak 20 egun naturaleko epea du salaketa jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, egoki jotzen dituen alegazioak egiteko eta egoki jotzen dituen frogak proposatzeko edo aurkezteko; horretarako, idatziz aurkeztu beharko du Herritarrei Laguntzeko Bulegoan-Udaletxeko lehen solairuan dago, (Udaletxeko plaza 1) edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokiren batean.

5. Arau-hauste arinen, punturik kentzea ez dakarren arau-hauste larrien eta unean jakinarazten diren larrien eta oso larrien kasuan, salatutako pertsonak ez badu alegaziorik aurkezten, ezta 15 egun naturaleko epean beherapenarekin ordaintzen ere ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, salaketa honek zehatzeko prozeduraren ebazpen-egintzaren eragina du. Horrek berekin dakar ez dela emango zehapen-ebazpenik, eta zehapena gauzatuko dela bere zenbatekoan beherapena egin gabe ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 egun naturalera; kasu horretan, aukeran dago errekurtso hauetakoren bat egitea:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren egile den organoan hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian zehapen hau jakinarazten den egunaren hurrengo hilabetearen barnean. Zehapena irmoa den egunetik aitzina, 15 egun naturaleko epea izanen du isuna ordaintzeko, jada beherapenik gabe, eta, egin ezean, premiamendu bidez kobratuko da (BSL, 90. art.).

6. Salaketa hau ez bada unean bertan jakinarazi, eskatzen zaio ibilgailuaren titularrari edo ohiko gidariari, 20 egun naturaleko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, arau-haustearen unean ibilgailua gidatzen ari zen pertsona identifika dezala idazki baten bidez, horretan adierazita izen-abizenak, helbidea eta gida-baimenaren zenbakia –edo Espainian gidatzeko gaitzen duen administrazio baimenaren kopia–. Titularra ibilgailuak alokatzen dituen enpresa bat bada, administrazio baimenaren kopiaren ordez errentamendu-kontratuaren kopia aurkez daiteke (Bide-segurtasunari buruzko Legearen 9. bis art.). Identifikazio hori egiteko beharra ez bada betetzen, ibilgailuaren titularrari edo ohiko gidariari ezarriko zaio zehapena, arau-hauste oso larriaren egile bezala; horrek berekin dakar jatorrizko isunaren bikoitza ordaindu behar izatea, arina bazen, eta hirukoitza, larria edo oso larria bazen.

7. Puntuak murriztea dakarten arau-hausteetan, isuna beherapenarekin ordaintzen bada, puntuak kenduko dira ordainketaren biharamunean (Bide-segurtasunari buruzko Legearen 80. art.). Bestela, zehapena irmoa denean kenduko dira puntuak (Bide-segurtasunari buruzko Legearen 88. art.). www.dgt.es webgunean zenbat puntu dituzun ikus dezakezu.

8. Zehapen-ebazpenik ez bada egin prozedura hasi eta handik urtebetera, hori iraungi eta egintzak artxibatu eginen dira (Bide-segurtasunari buruzko Legearen 92. 3 art.).

Antsoainen, 2015ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Esped.: MULTRAF/2015/142. Jabea-matrikula: Juan José Oses Soret (3012BLR). Lekua: Lapurbide (10-aren Parean). Data: 2015-05-22. Ordua: 8:20. Kopurua: 200,00. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: -. ZEO: 91.2.G. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1509928