138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBARRAREN BATZORDEA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibarraren Batzordeak, 2015eko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, 2015eko aurrekontuko lau aldaketa onetsi zituen hasiera batez, espedientean jasoak laurak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ezkarozen, 2015eko uztailaren 1ean.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena.

Iragarkiaren kodea: L1509893