138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Usategiak enkantean

Urrozko Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoan atera du ondoko usategien aprobetxamendua, lau urterako:

1. zenbakiko usategia, Mugakosoro I izenekoa. 4 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 1.800,00 euro.

2 zenbakiko usategia, Mugakosoro II izenekoa. 5 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 14.000,00 euro.

3 zenbakiko usategia, Elkarrikoa izenekoa. 8 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 8.000,00 euro.

4 zenbakiko usategia, Loma de Leugarria (Zapatero) izenekoa. 6 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 5.000,00 euro.

Interesdunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, gutun bakar itxian: proposamen eredu betea, NANaren fotokopia eta, behin-behineko fidantza gisa, prezioaren %5 utzi izanaren frogagiria.

Proposamenak aurkezteko epea 2015eko abuztuaren 13an bukatuko da, 12:00etan.

Esleipen hau zuzentzen duen baldintza-agiria eta proposamen eredua interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Bulegoaren ordutegia: astearte eta ostegunetan, 8:00etatik 11:30era. Telefonoa: 948450013. Helbide elektronikoa: udala@urrotz.es.

Urrozen, 2015eko uztailaren 2an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1509995