138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Eskumenak bertze baten esku uztea

Ultzamako Udaleko alkateak, 2015eko ekainaren 18an, 87/2015 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “Gaia: ezkontza zibilak egiteko eskumena Ultzamako zinegotzi guztien esku uztea”.

–Ikusirik ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera horiek egiteko eskumena udaletako alkatetzei dagokiela.

–Ikusirik komenigarritzat jotzen dela Udal honen egoitzan ezkontza zibilak egiteko eginkizun horiek udalbatzako gainerako zinegotziek ere izatea, ondoko hauek baitira: Saioa Otxandorena Satrústegui, M.ª Purificación Etxeberría Iztueta, Nicasio Doray Bengoechea, Martín Picabea Aguirre, Sandra Iraizoz Cía, Pedro Román Erviti Goicoechea, Mikel Herranz Oiz eta Francisco Javier Tornaría Iguelz.

–Ikusirik Ultzamako Udaleko Alkatetzak eragozpenik ez duela ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uzteko eta aipatu zinegotziak horretarako prestutasun osoa agertzen duela.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 23.–4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.–4, 43.–5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, guztiak aplikagarriak baitira eskumenei buruzko eskuordetzeaz ari baitira. EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Ultzamako Udal honen egoitzan ezkontza zibilak egiteko eginkizunak udalbatzako gainerako zinegotzien esku uztea, ondoko hauek baitira: Saioa Otxandorena Satrústegui, M.ª Purificación Etxeberría Iztueta, Nicasio Doray Bengoechea, Martín Picabea Aguirre, Sandra Iraizoz Cía, Pedro Román Erviti Goicoechea, Mikel Herranz Oiz eta Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Bigarrena.–Zinegotzi horiei eskudantziak beren esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.–3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–4 artikuluan xedatuaren arabera.

Larraintzarren, 2015eko ekainaren 18an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenetxea.

Iragarkiaren kodea: L1509918