138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko uztailaren 1ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2015eko I. kapitulua 49.908.155,70 euro bitarte handitzeko baimena ematen duena lanaldi osoko kontratu mugagabearekin aritzen diren irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkien ordainsari osagarrien lansariei aurre egin ahal izateko 2015ean (gehienezko kopurua, 130.000,00 euro).

Hezkuntza Departamentuak, ekainaren 15ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2015eko langileria kostua handitzearen aldeko txostena eman zuen lanaldi osoko kontratu mugagabearekin aritzen diren irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkien ordainsari osagarrien lansariei aurre egin ahal izateko (gehienezko kopurua, 130.000,00 euro).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 130.000,00 euro gehitzea, guztira 49.908.155,70 euro egin arte, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren langileria gastuak I. kapituluaren kosturako baimenari 2015erako (Nafarroako Gobernuak 2014ko abenduaren 17an eta 2015eko martxoaren 18an hartutako Erabakien bidez ezarria), lanaldi osoko kontratu mugagabearekin aritzen diren irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkien ordainsari osagarrien lansariei aurre egin ahal izateko 2015ean.

Igoera horrek ez du ekarriko Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako 2015eko Aurrekontu Orokorren kargura jasoko duen finantzabidea handitzerik. Beraz, unibertsitateak diru kopuru hori aurreztu beharko du beste kontu-sail batzuetan.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Ekonomia, Plangintza eta Kalitateko errektoreordeari Gizarte Kontseiluko buruari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritzara eta Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzu Nagusira igortzea.

Iruñean, 2015eko uztailaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1509953