138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako HAPOko Queiles U.I. 4 unitateko 1. sektorearen birzatiketa proiektuko aldaketa puntuala (U3.2-8 lurzatia, Luis Cernuda kalean dagoena) jendaurrean

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2015eko ekainaren 26ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Tuterako HAPOko Queiles sektoreko 4. unitate integratuko 1. sektorearen birzatiketa proiektuko aldaketa puntuala. Luis Cernuda kalean, U3.2-8 lurzatian eragiten du eta Promoción Estable del Norte SAk eta Minicole Tudela SLk sustatu dute, Renato Alegría Moracho goi mailako arkitektoak 2015eko maiatzean prestaturiko proiektuaren arabera.

Epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko bertze toki batzuk: Udalaren iragarki oholean eta www.tudela.es web orrian.

Espedientea Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro orokorraren bidez. Bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (38.4 artikulua) onarturiko edozein baliabide erabil daiteke horretarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1510075