138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Eginkizunak eskuordetzea

Tebasko alkateak, 2015eko ekainaren 16an, Alkatetzaren 55/2015 Ebazpena eman zuen; hona hemen haren xedapen zatia:

Lehena.–Roberto Andrés Martínez de Souza zinegotzia eskuordetzea Trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloko zehapen prozedurei buruzko espediente guztiak oro har tramitatzeko eta Polizia administratiboaren eta udal eskumenaren arloko jarduketa guztiengatik abiarazitako beste edozein tramitatzeko.

Bigarrena.–Ebazpena zinegotzi delegatuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebasko Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Hirugarrena.–Udalaren Osoko Bilkurari honen berri ematea lehen bilkuran.

Tebasen, 2015eko ekainaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1510096