138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren dekretua

Arturo Goldaracena Asa naizen honek, Tafallako Udaleko alkate udalburua naizen aldetik, legez —bereziki Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz— esleituta ditudan eskudantziak erabiliz,

2015eko maiatzaren 24an udal hauteskundeak egin eta udalbatza berria 2015eko ekainaren 13an eratu ondoren,

EBATZI DUT:

Lehena.–Tokiko Gobernu Batzarreko kideak diren honako zinegotzi hauek alkateorde titular izendatzea:

–1. alkateordea, Cristina Arconada Armendáriz.

–2. alkateordea, Juan Andrés Ramírez Erro.

Bigarrena.–Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea haren eskudantzietan aritzeko legeak aurreikusitako kasuetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean zein webgunean ikusgai jartzea.

Borzgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

Seigarrena.–Izendapenek indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Tafallan, 2015eko ekainaren 26an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1510093