138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udaltzainburua kargutik kentzea eta berria izendatzea

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2015eko uztailaren 1ean, ondotik osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

Ikusirik Udalak 2015eko 30ean hartu erabakia. Bertan zehazten denez, izendapen libreko behin-behineko bi langile egonen dira Udal honetan, TAOak arautzen dituen 7/1985 Legearen 104.1 artikuluan eta TAAIari buruzko 27/2013 Legeak egin aldaketan xedatutakoa aplikatzeko, udal arkitekto titularra itzuli ezean; kasu horretan bat baino ez da izanen, udaltzainburua;

Ikusirik erabaki horrek dioela udaltzainburu postua udaltzainekin beteko dela;

Ikusirik Jesús Sádaba Solak, aldi baterako izendapen librearen bidez udaltzainburu denak, adierazitako nahia, hots, kargua uztekoa, Alkatetzak Tafallako udaltzainburu berria izendatu bezain laster;

Ikusirik libreki izendatu eta kentzeko behin-behineko langileen izendapenaren gaineko lege xedapenak (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 24.f) eta 87. artikuluak); ikusirik Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26. artikulua eta haren aldaketak, non biltzen baita udaltzainburuaren kargua lotua dagoela behin-behineko langile izaerarekin eta izendapen librekoa dela, eta bateraezina dela Administrazio Publikoko beste edozein lapostutako eginkizunekin, edota edozein lan jarduera, merkataritzako nahiz profesionalarekin bat;

Legeek ezarritako eskumenen indarrez, kontuan harturik aurrekontuan horretarako dirua dagoela,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Jesús Sádaba Sola Tafallako Udaleko udaltzainburu kargutik kentzea, eragina izanik 2015eko ekainaren 30etik aitzina. Kargua aldi baterako izendapen librekoa zen.

Bigarrena.–Javier María Pérez Tafalla izendatzea Tafallako Udaleko udaltzainburu, aldi baterako izendapen librearen bidez, lehenago aipatu legeriari jarraikiz eta eragina izanik 2015eko uztailaren 1etik aitzina. 52.329,48 euroko ordainsaria izanen du urtean, 2015eko ekainaren 30eko bilkuran erabakitakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, Langileria Departamentuari, Kontu-hartzailetzako Zerbitzuei, Herritarren Babespeneko Alorrari eta gainerako udal alorrei, eta horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Tafallan, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1509920