138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Pitillasko alkate Francisco Arrazubi Pérezek, 2015eko uztailaren 1ean, 63/2015 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Pitillasko udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Joaquín Olloqui Oses eskuordetzea, Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, aurtengo uztailaren 12tik uztailaren 18ra, biak barne, eginkizunak berriz ere bere gain hartuko baditu ere aldizka agertuz gero edo lehenago itzuliz gero.

Bigarrena.–Eskuordetze hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Eskuordetze honen berri ematea Osoko Bilkurari, lehen aldiz biltzen denean.

Laugarrena.-Eskuordetza honek bere dataren hurrengo egunetik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu beharko da, deusetan ukatu gabe Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea.

Pitillasen, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1509919