138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkatetzaren erabateko dedikazioa eta ordainsaria eta zinegotzientzako bertaratzeagatiko ordainak

Orkoiengo Udalak, 2015eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehena.–Udaleko alkate udalburu Carlos Arroniz Loyola bere karguan erabateko dedikazioan arituko da.

Bigarrena.–Erabateko dedikazio horrengatiko ordainsaria 39.116,86 euro gordinekoa izanen da urtean. Horrenbestez, 2.794,06 euro gordin ordainduko dira hilean hamalau ordainketatan.

Hirugarrena.–Erabateko dedikazioaren gutxieneko dedikazioa 36 ordu eta 40 minutukoa izan beharko da astean.

Laugarrena.–Alta eskatuko zaio Gizarte Segurantzaren Diruzaintzari, eta Udalak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren zerbitzuko langileez den bezainbatean ezartzen dizkien betebeharrak.

Bosgarrena.–Erabateko dedikazioa edo partzialekoa ez duten zinegotziei osoko bilkuretara bertaratzeagatik saio bakoitzeko 88,24 euro ordaintzea onetsiko da.

Seigarrena.–Erabateko dedikazioa edo partzialekoa ez duten zinegotziei Informazio Batzorde Bakarraren bilkuretara bertaratzeagatik saio bakoitzeko 88,24 euro ordaintzea onetsiko da.

Zazpigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2015eko ekainaren 6an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1510106