138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkateordeen izendapenak

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2015eko ekainaren 22an. Hona hemen testua:

2015eko maiatzaren 24an udal hauteskundeak egin ondoren eta Udalbatza 2015eko ekainaren 13an egin bilkura berezian eratu ondoren: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 21.2 eta 23.3 artikuluetan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 35.2 artikuluan eta Orkoiengo Udalaren Erregelamendu Organikoaren 26. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, horietan alkateordeak beharrezko organo gisa ageri baitira.

Ikusirik TAOLaren 23.3 artikulua, AFEaren 46. artikulua eta Orkoiengo Udalaren Erregelamendu Organikoaren 26. artikulua, xedatzen baitute alkateordeak alkateak izendatuko dituela, askatasun osoz, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik edo, halakorik ez dagoenetan, zinegotzien artetik.

Kontuan harturik alkateordeei dagokiela alkatea osorik ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

Horiek horrela, honako honen bidez,

EBATZI DUT:

1.–Honako zinegotzi hauek alkateordetzen titular izendatzea, alkatearen ordez jardun dezaten, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo haren kargua hutsik dagoenean.

–Lehen alkateordea: Julia Moratinos Olorón.

–Bigarren alkateordea: Miguel Ángel Ruiz Langarica.

–Hirugarren alkateordea: Jesús María Unzué Ozcoidi.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

3.–Erabaki hau izendatzen diren pertsonei jakinaraztea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan lege beraren 52.4 artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako. Dena den, erabaki honek indarra hartuko du sinatzen den egunaren biharamunetik aitzina.

4.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari egiten duen lehen osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan lege beraren 52.4 artikuluari dagokionez ezarritakoa beterik, haren edukiaren berri izan dezan.

Orkoienen, 2015eko ekainaren 23an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1509890