138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Alkateordeen izendapena

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du, 2015eko ekainaren 25ean. Hona hemen haren testu osoa:

2015eko ekainaren 25eko 173/2015 Ebazpena, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana.

Horren bidez, alkateordeak izendatu dira.

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburu Moisés Garjón Villanueva naizen honek,

Legez –bereziki Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz– esleituta ditudan eskudantziak erabiliz,

2015eko maiatzaren 24an udal hauteskundeak egin eta udalbatza berria 2015eko ekainaren 13an eratu ondoren,

EBATZI DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek alkateorde titular izendatzea:

–Lehen alkateordea: Pedro M.ª Azparren Ocaña.

–Bigarren alkateordea: M.ª Reyes Latienda Martinez.

–Hirugarren alkateordea: José María Cuende Vallejo.

Bigarrena.–Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea, haren eskudantzietan aritzeko legeak aurreikusitako kasuetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten. Izendapen hori onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik, izendatutako zinegotziak alkateari ez badio berariaz adierazten ez duela izendapena onartzen. Halaber, onarpena berariazkoa izan daiteke, horixe adieraziz ebazpen honen jakinarazpenaren kopian.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

Borzgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

Seigarrena.–Izendapenek indarra hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Oltza Zendean, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1509911