138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Olaztiko Udaleko alkate udalburuak, 2015eko uztailaren 1ean, 208/2015 Ebazpena eman du. Honela dio, hitzez hitz:

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez xedatuta dagoenarekin bat.

Ikusirik Udaleko alkate Gurutze Rodríguez Armendariz udalerritik kanpo izanen dela 2015eko uztailaren 3tik 12ra, biak barne.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDren 47. artikuluak dioela alkateordeei dagokiela, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan hura kanpoan dagoenean.

EBATZI DUT:

Olaztiko Udaleko lehen alkateorde Patricia Fernández Ganuzaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2015eko uztailaren 3tik 12ra, biak barne, udalerritik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena.–Patricia Fernández Ganuzari jakinaraztea eginkizunei buruzko eskuordetzea, ondorioak izanen baititu aipatu egunetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Jakinarazten da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Olaztin, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1509921