138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, Miranda Argako Udalaren 2015eko aurrekontu orokorrean 1/2015 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

–Kreditu berezia.

2. kapitulua: 18.666,83 euro gutxiago.

6. kapitulua: 21.700,00 euro gehiago.

Kreditu berezien aldaketa, guztira: 3.033,17 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.033,17 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.033,17 euro.

Miranda Argan, 2015eko uztailaren 7an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1510108