138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa
aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onestea erabaki zuen 5.000 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elizagorrian, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1509887