138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Alkateordeen izendapenak

Itzako alkate udalburuak, 2015eko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez, ebatzi du alkateordeen izendapena, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoarekin bat, gisa honetan:

Lehena.–María Reyes Gurrea Baigorrotegui Udaleko lehenengo alkateorde eta María Pilar Ibero Baquedano bigarren alkateorde izendatzea.

Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, Alkatetza ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Bigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran, eta izendatuei banan-banan jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, indarra ebazpenaren biharamunean hartuko badu ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Eritzebeitin, 2015eko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1510104