138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

3. aldaketa 2015eko aurrekontuetan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin osoko bilkura berezian, Udalaren 2015eko aurrekontuko 3. aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Uharten, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1509904