138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Alkateordeen izendapena

Ezkabarteko alkate Pedro Lezaun Esparzak, 2015eko ekainaren 22an, 91/2015 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

“Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 20.1 a) artikulua eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (AFE) 35.2 artikulua, bietan agertzen baitira alkateordeak beharrezko organo gisa.

Ikusirik TAOLaren 23.3 artikulua eta AFEaren 46. artikulua eta, horiei jarraiki, eta TAOLaren 21.1 eta 23.3 artikuluek eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honen bidez, honakoa EBATZI DUT:

Lehena.–Aranzazu Calvera Ayanz Udaleko lehenengo alkateorde eta Raúl Pascual Osta bigarren alkateorde izendatzea.

Izendatutako alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, Alkatetza ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinarazteko agintzea, eragina ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aitzina izanen badu ere.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoa bete beharrez deituko den bilkura berezian, jakinaren gainean egon dadin.”

Ezkabarten, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1509913