138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa xehakatua, Udal Planeko AZO-14 sektoreko 11.1 lurzatian, Azotzen. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2015eko ekainaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkabarteko Udal Planeko aldaketa xehakatua, Azozko AZO-14 sektoreko 11.1 lurzatiaren eremuari (10. poligonoko 255. katastro lurzatia) dagokiona, María Jesús Marcos Barbarinek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluei jarraikiz, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Ezkabarten, 2015eko ekainaren 29an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1509910