138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

509/2015 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Tafallan merkataritza barruti bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko xedatzen duena. Sustatzailea Plenix SL da.

Nafarroako Gobernuak 2015eko martxoaren 4an hartutako Erabakiaren bidez UPS hori onetsi egin zen. 2015eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, argitaratu zen aipatu erabakia, eta 3. xedapen zatian sustatzaileari eskatzen zitzaion testu bategin bat aurkezteko, bertan bilduta alegazio idazkiak ebaztetik ateratzen diren aldaketak eta erabakiaren oharrak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2015eko otsailaren 20ko txostenean bildutakoak ere.

Sustatzaileak eskatu zaion Testu Bategina aurkeztu duenez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak eman duen aldeko txostena, bidezko da Tafallan merkataritza barruti bat ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren araudia argitaratzea, Plenix SL sustatzailea delarik.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita eta Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren (gaur egun Sustapen Departamentua da, ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuan eta ekainaren 27ko 30/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera) egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tafallan merkataritza barruti bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Sustatzailea Plenix SL da eta araudi horren testua ebazpen honen eranskinean ageri da oso-osorik.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzara, Mairagako Mankomunitatera, Tafallako Udalera eta sustatzaileari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 26an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendaria, José Antonio Marcén Zunzarren.

ERANSKINA

Araudia (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1508289