138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Alkatetza bertze baten esku uztea

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz (Erregelamendu hori azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), hona zer ebatzi duen Alkatetza honek:

DEKRETATU DUT:

1.–Udaleko zinegotzi guztien esku uztea ezkontza zibilak egiteko eskumena.

2.–Ebazpen hau interesdunei igortzea, aditzera ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Etxaurin, 2015eko uztailaren 7an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L1510102