138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, Lizarrako Udaltzaingoko kaboa izateko lanpostu
bat barne igoeraren bidez betetzeko. Izendapena

Kaboa izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2013ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an. Proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Lizarrako alkateak, ekainaren 26ko 191/2015 Dekretuaren bitartez, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki izendatu du Lizarrako Udaltzaingoko kaboa izateko, hori izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Lizarran, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1509889