138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Caparrosoko Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak ezartzea, Udalbatzako kideek jasotzekoak:

Lehena.–12.918,72 euroko ordainsari gordina ezartzea urtean Aquilino Jiménez Pascualendako 2015eko uztailaren 1etik aitzina, alkate karguan dedikazio partzialean aritzeagatik (gutxieneko dedikazioa, %50ekoa). Banatuko da 12 ordainalditan eta horretaz kanpo Gizarte Segurantza egonen da; beraz, 900,00 euroko ordainsari garbia izanen da hilabetean, urtero berrikusiko dena, Udalbatzaren zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

Bigarrena.–Beren karguetan dedikazio esklusibo edo partzialaren araubidean aritzen ez diren zinegotziek 40 euro eskuratuko dute osoko bilkura bakoitzera joateagatik eta 60 euro lan-talde bakoitzera joateagatik; urtero izanen da gorakada, KPIaren arabera.

Hirugarrena.–Karguan ari beharrez herritik kanpo atera behar izanez gero, kalte-ordaina izanen da 100 euro egunean eta 50 euro egun erdian; kilometroen eta joan-etorriaren ordaina aparte jasoko da.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Caparroson, 2015eko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1510092