138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udal talde politikoendako diru-hornidura

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 73.3 artikuluak udalbatzei aukera ematen die talde politikoei diru-hornidura bat esleitzeko, betiere osoko bilkuran hala erabakita eta udalbatzaren urteko aurrekontuen kontura. Diru-hornidura horrek bi osagai izanen ditu: finkoa, talde guztiendako berdina, eta aldakorra, taldearen zinegotzi kopuruaren araberakoa, Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeetan oro har ezartzen diren mugen barnean beti. Hornidura hori ezin izanen da sekula erabili udalbatzaren zerbitzuko inongo langilerik ordaintzeko ezta ondarezko aktibo finko izan daitezkeen ondasunak eskuratzeko ere.

Aipatu artikuluarekin bat eta kontuan hartuz udal taldeak behar beste baliabide ekonomikoz hornitu beharra dagoela, dagozkien eginkizunak bete ditzaten.

Eta ikusirik Udaleko Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman duela 2015eko ekainaren 23an.

Buñuelgo Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu du:

Lehena.–Ezartzea udal talde politiko bakoitzak ehun (100) euroko diru-hornidura jasoko duela hilero, baita beste hirurogei (60) euro ere, taldeak daukan kide bakoitzeko.

Bigarrena.–Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko oholean argitaratzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1509894