138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Hirigintzako tramitazioen eta beste tramitazio batzuen tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Udal honek, 2015eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hauek hartu zituen:

Hasiera batean onestea Hirigintzako tramitazioen eta beste tramitazio batzuen tasak arautzen dituen udal ordenantzaren 3. artikuluaren eta tarifen gaineko eranskinaren aldaketa. Udal ordenantzaren behin betiko onespena 2008ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beiren, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Germán Bezunartea Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1509896