138. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uztea

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2015eko ekainaren 15ean. Hona testu osoa:

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea. Kontuan hartuz, orobat, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluek eta haiekin bat heldu direnek xedatzen dutena, honen bidez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdun guztiek jakin dezaten.

Bakaikun, 2015eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L1509916